Xkhara

Xkhara[1] (georgieraz: შხარა; errusieraz Шхaрa) Georgiako mendirik altuena da. Svaneti eskualde historikoan Errusiako mugaren ondoan kokaturik, Xkhara Kutaisitik, Georgiako bigarren hirik handiena, 88 kilometrotara dago. Tontorra Kaukaso mendilerroaren erdialdean dago, Elbrusetik hego-ekialderantz. Xkhara Kaukaso mendilerroko hirugarren mendirik altuena da, Dykh Tau eta gero.

Xkhara
Datu orokorrak
Garaiera5.193,2 m
Prominentzia1.357 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′58″N 43°06′42″E
Honen parte daSeven Third Summits (en) Itzuli
MendikateaBezengi Wall (en) Itzuli
Estatu burujabe Georgia
MkhareSamegrelo-Zemo Svaneti
Mendizaletasuna
Lehen igoera1888ko iraila

Xkhara Bezingi (edo Bezengi) Horma izeneko mendikotearen ekialdeko gailurra da. Lehenengo igoera 1888an ipar-ekialdetik U. Almer, J. Cockin eta C. Rothek osaturiko britainiar/suitzar taldeak egin zuen. Bezingi Horma zeharkatzeko lehenengo ibilbidea 1931 K. Poppinger, K. Moldan, and S. Schintlmeister austriarrek egin zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.