Xista

Xista (Spinachia spinachia) Gasterosteidae familiako itsas arraina da, Spinachia generoko espezie bakarra.

Xista
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
FamiliaGasterosteidae
GeneroaSpinachia
Espeziea Spinachia spinachia
(Linnaeus, 1758)[1]

Orratz edo akula arrainen antzekoa da, haiek baino sendoxeagoa. Buru luzea, aho txikia eta begi handiak ditu. Gorputzaren erdialdean, bizkarraldean eta sabelaldean, tximeleta hegoen antzeko hegalak ditu. Hegal horien aurrean zerra-hortzen antzeko arantza batzuk ditu, 14 bizkarrean eta bi sabelean. Isats aldea oso mehea du, eta isatsa bera haizemaile baten antzekoa.

Oskoldun txikiak jaten ditu. Ez da espezie interesgarria arrantzarako.

Hedapena

Kantauri itsasotik Norvegiako iparraldera bitarteko itsasertzetan bizi da.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Spinachia spinachia», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.