Xingu

Xingu Brasilgo ibaia da, Amazonas ibaiaren eskuinaldeko adar nagusia. 1.640 kilometro luze da, eta 520.300 kilometro koadroko eremua drainatzen du. Serra do Roncador eta Serra Formosako mendikateen artean du iturburua, eta Mato Grosso eta Pará estatuetatik igarotzen da. 150 kilometrotan ontziz ibil daiteke, baina ibilguan zehar, erdi eta behealdean bereziki, ur-laster eta jauzi ugari dira.

Xingu
Xingu (pt)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.640 km
Geografia
Map
Koordenatuak11°56′19″S 53°32′48″W
Estatu burujabe Brasil
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera513.000 km²
Arro hidrografikoaAmazonasen arroa
Ur-emaria9.680 m³/s
Bokalea
()
Amazonas

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.