Ximun Erramuzpe
Triztan Ximun Erramuzpe Karrikaburu (Banka, 1914ko abuztuaren 2an - Bidarrai, 1988ko maiatzaren 25ean)[1][2] Nafarroa Behereko euskal idazle eta bertsolaria izan zen, Peio Erramuzperen semea.
Ximun Erramuzpe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Banka, 1914ko abuztuaren 2a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Bidarrai, 1988ko maiatzaren 25a (73 urte) |
Familia | |
Aita | Peio Erramuzpe |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
Ximun Erramuzpe Bankako Manexenean jaio zen 1914an. Aitarekin ikasi zuen bat-bateko bertsoak egiten. Uztaritzeko seminarioan eta Baionakoan ikasi zuen. 1933 aldean, lehen eta laugarren sariak jaso zituen Eskualduna astekariak antolaturiko literatura lehiaketan.[3] 1954an, Luixa Passicotekin ezkondu zen Donibane Lohizunen, eta han bizi izan zen. Edari saltzailea izan zen lanbidez. Zahartzaroa Bidarrain igaro zuen.[2][1]
Bertsoak
Eskualduna lehen ta orai, Astekari Eskualduna, Arranoa, Bakarrik jenden erdian, Gauaz irrintzina oihanean, Primaderari, Urte on, Xori kantarien eguna, Ogi kaskoak eta Aurrera Menditarrak ditu bertso sailik ezagunenak.[2][4]
Primadera
Primadera da lehen ainarak xuri ta beltz erreinuak
Iguzkitara berotuz lumak dabiltz harrotuz heguak
Primadera da ta urrunduak iragan haize gaixtuak
Zueri ere bozkarioak ditzala zabal goguak
Primadera da gure kantuak ez ditu hustu neguak.
Primaderaren jitean dire bazterrak alegeratuNola haur baten sortzeak baitu etxe guzia apaindu
Primaderaren eskuak dauzku lorez mertxikak beztitu
Ikusgarriez begiak piztu eta bihotzak arraitu
Primaderaren oihartzunak du gure kantua lagundu.
Primadera da hogoi urtean begitarte guzietanIduri mundu hasi berrian gizonaren atzartzean
Primadera da bihotz batean amodioa sartzean
Ainarak ere primaderetan dabiltz beren ohantzetan
Primadera da egiten dena delarik bertzen onetan.[4]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
- Triztan Ximun Erramouspe Karrikaburu. BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
- Onaindia, Santi. Simon Erramuzpe. Euskal literatura VI, Etor, etorkultura.com (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
- Bankako bertsulari ohien koblak. eke.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
Kanpo estekak
- Bankako bertsulari ohien koblak, Bankarrek bilduak eta 2013ko uztailaren 13ko omenaldi egunean kantatuak, eke.eus