Xifra eta Pua

Xifra (hebreeraz: שִׁפְרָה, Šīp̄ərā) eta Pua (hebreeraz: פּוּעָה, Pūʿā) Itun Zaharreko pertsonaiak dira, israeldar haurren genozidioa[1] aldi baterako saihestu zuten bi emaginak. Irteeraren liburuaren arabera, Egiptoko erregeak edo faraoiak agindu zien hebrear mutiko guztiak hiltzeko, baina uko egin zioten. Faraoiak galdetuta, israeldar emakumeak azkar erditzen zirela esan zioten, eta, beraz, haurrak jaio ziren emaginak iritsi baino lehen[2]. Jainkoak lagundu egin zien ondorengoak emanez[3].

James Tissot. Faraoia eta emaginak

Talmudek dio Xifra Jokebed zela, Moisesen ama, eta Pua Miriam, Moisesen arreba. Beste bertsio baten arabera, Pua Elisabet zen, Aaronen emaztea. Nahiz eta testuak emagin hebrear gisa aipatzen dituen[4], iritzi batzuek diote ez zirela hebrearrak edo konbertitu egin zirela[5].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Limmer, Seth M.; Pesner, Jonah Dov. (2019). Moral Resistance and Spiritual Authority: Our Jewish Obligation to Social Justice. CCAR Press ISBN 9780881233193. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  2. Ir 1:18-19
  3. Ir 1:20-21
  4. Ir 1:15
  5. (Ingelesez) «Were Shiphrah and Puah the First Righteous Gentiles?» The Israel Bible 2021-12-19 (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.