Xie Jun
Xie Jun (txinera tradizionalez: 谢军; pinyinez: Xiè Jūn; Baoding, 1970eko urriaren 30a) txinatar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun ohia.
Xie Jun | |||
---|---|---|---|
Hautetsia: 8th National People's Congress (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Baoding, 1970eko urriaren 30a (53 urte) | ||
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Beijing Normal University (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | xakelaria eta politikaria | ||
Parte-hartzailea
|
Emakumezkoen Txinako Xake Txapelketa irabazi zuen 1989an.
Lau aldiz irabazi du Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa: 1991, 1993, 1999 eta 2000. urtean. 1991ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan 1978tik munduko txapeldun zen Maia Txiburdanidze Georgiarra garaitu zuen (8½–6½). 1993an txapeldun titulua mantendu zuen Nana Ioselianiri 8½ eta 2½ irabazita. 1996ko txapelketan titulua galdu zuen Zsuzsa Polgár hungariarraren aurka (8½–4½), baina 1999an berreskuratu zuen Alisa Galliamovari 8½ eta 6½ irabazita. 2000. urtean FIDEk txapelketako sistema aldatu zuen eta kanporaketa bidezko sistema ezarri zuen; Xie Junek berriro irabazi zuen, finalean Qin Kanying menpean hartu ostean (2½–1½).
Gaur egun xake profesionaletik erretiratua dago.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xie Jun |
- (Ingelesez) FIDE
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Maia Txiburdanidze |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 1991-1996 |
Ondorengoa Zsuzsa Polgár |
Aurrekoa Zsuzsa Polgár |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 1999-2001 |
Ondorengoa Zhu Chen |