Xerezaderen Artxiboa

Xerezaderen Artxiboa literatura podcasta da euskaraz emana. Mota honetako euskarazko lehen podcasta da.

Ana Morales eta Jasone Larrinagak ekoizten dute. Biak ala biak itzultzaileak dira eta podcast hauetarako hainbat ipuin eta literatura lan itzuli dituzte eta beste idazle klasikoren lanak eta itzultzaileenak ere jasotzen dituzte.[1]

Sorrera eta bilakaera

Ana Moralesi bururatu zitzaion egiteko ideia, herrialde anglosaxoietako eredua jarraiki, eta euskaraz ere audioliburuen gisako proiektuen beharra zegoela ikusita.[2]

Bakarrik gauzatu ezin zuenez, EHUn lankide eta lagun zuen Jasone Larrinagaren laguntza jaso zuen.[3] eta lagungarria izan zen, baita, bila ibili ostean, Bilbo Hiria Irratiak eskaintzea grabatu ahal izateko estudioa. Horrela 2011n hasi ziren martxan. [3][4]

Hainbat kolaboratzaile ere izan dituzte: esate baterako, hainbat saiotan laguntza emandako Saioa Gabikagojeaskoa edota saioren batean bakarrik parte hartukoak.

Webgune propioan daude eskuragarri eta Bilbo Hiria Irratiaren web orrian ere argitaratzen dira.[3][5]

Pixkanaka ezaguna egin da sare sozialei[6]; erabiltzaileei eta 2014tik bi urtez behin egin izan den Xerezadejaia[7][8][9] bezalako ekimenei esker.

2019tik Booktegin ere badago entzungai.[10]

The Encyclopedia of Science Fiction web orrian ere aipatua da euskal zientzia fikzioaren atalean.[11]

Sariak

2019an Azkue Fundazioak antolatutako "Blogetan!" sariketaren 3. edizioan Kultura kategoriako saria jaso zuen.[12]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.