Xabier Castillo Miota

Xabier Castillo Miota Xeberri (Durango, Bizkaia, 1948ko ekainaren 8a Berriz, Bizkaia, 2021eko irailaren 8a)[1] egile abeslari eta bikoiztailea izan zen.[2][3]

Xabier Castillo Miota

Bizitza
JaiotzaDurango, 1948ko ekainaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBerriz, 2021eko irailaren 8a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta bikoizlea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Xeberri

Musikasten: xeberri

Kantautorea

Abeslari ibilbideari Gasteizen eman zion hasiera, han ikasten zegoela, 1970an. Amets izeneko taldea sortu zuten bost lagunek, gitarra elektrikoekin, euskaraz abesten.[4] Hori Araban eta urte horietan oso gauza berria zen.[5]

1973. urtean bakarkako disko bat kaleratu zuen, eta Iparragirreren hitzekin egindako lehen lana izan zen.[3]

1976an Gontzal Mendibilekin batera bikote osatu eta Zaurietatik dario diskoa grabatu zuten IZ diskoetxerekin.[6][3] Carlos Montero, Asier Loroño, Jose Oliver eta E. Duarte musikariek ere parte hartu zuten diskoan. Orduan Xeberri eta Mendbil urte eta erdiz plazaz plaza aritu ziren, eta guztira 200 kontzertutik gora eman zituzten. Disko horren parte izan zen Kapitalismoak abestia, hitz hauekin hasten dena:[3]

« Kapitalismoak dakarren

katai ta zapalketa
izan dadila guretzat
indar askatzailea (bis)

 »

Bagare abesti ospetsua ere disko horretan zegoen. Euskalki ezberdinetan bagara hitzak dituen aldaerak hitz-joko batean erabiliz, euskararen eta euskaldunen arteko batasunaren aldeko mezu argia du kantak. Honela hasten dira Bittor Kapanagak idatzi zituen hitzak:

Xeberri kantaria (Anboto aldizkaria, 2021)[2]
« Araban bagare

Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
ta Bizkaian bagara
Baita ere, Lapurdi
ta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera ...

 »

Bikoiztailea

1981etik aurrera bikoiztaile lanetan aritu zen 30 urtez.[5] Hainbat pertsonaia ezaguni eman zien euskarazko ahotsa, Dragoi Bola marrazkietako Yamtxa pertsonaiari, eta saio-hasierako Goazen lagunok! abesti ezaguna ere hark abestu zuen.[3][7]

Xeberri, Hitzez eta Ahotsez irakurraldi girotuan

Diskografia

Bestelakoak

Xeberrik ez zuen inoiz huts egin Durangoko zenbait literatura eta euskaltzalek 2014tik antolatutako Hitzez eta Ahotsez irakurraldi girotuan, edizio guztietan hartu zuen parte bere gitarra lagun.[9]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.