Xaviera Hollander

Xaviera Hollander, baita ere Madame alaia bezala ezagututa (Surabaya, Indonesia, 1943ko ekainaren 15a) prostituta, madame, sexu negozioetan enpresaria, idazlea, antzerki ekoizlea eta ostalaritza arloko enpresari ospetsua. [1] Sexu askatasunaren ikonoa da.

Xaviera Hollander

Bizitza
JaiotzaSurabaya, 1943ko ekainaren 15a (80 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaBarlaeus Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, kazetaria, prostituta, zutabegilea, call girl (en) Itzuli eta madama

xavierahollander.com
IMDB: nm0390904 Allocine: 436315 Allmovie: p32891
Musicbrainz: a6b2cb91-9125-4c93-8b2e-251f9e6e94b3 Discogs: 1125663 Edit the value on Wikidata

Biografia

Jaiotzez Xaviera de Vries izena zuen. Indonesiako Surabayan jaio zen, garai hartan Ekialdeko Herbeheretar Indiak. Bigarren Mundu Gerran, aita judua zela eta, familiarekin japoniarren kontzentrazio-esparru batean sartu zuten. Behin gerra amaituta Amsterdamera joan ziren. Ondoren Xaviera Hegoafrikara eta New Yorkera joan zen; azken honetan prostituzio munduan hasi zen. Herrialde desberdinetan bizi izan da, Espainian tartean. Hizkuntza asko dakizki.[2]

Bere ospea liburu batetik etorri zen, The happy hooker (Prostituta zoriontsua); milaka kopia saldu ziren eta hizkuntza askotara itzulia izan zen.[3] Urtetan, Penthouse aldizkarian gai erotikoei buruzko zutabe bat idatzi du. Egun, Amsterdam eta Marbella artean bizi da; bietan negozio desberdinak ditu. 2007an hamar urte gazteago den Philip de Haan herbeheretarrarekin ezkondu zen.

Liburuak

Liburu askoren egilea, ezagunenak hauek dira:

  • The Happy Hooker: My Own Story (1971)
  • Xaviera goes wild (1974)
  • The best part of a man (1975)
  • Xaviera's Supersex: Her Personal Techniques For Total Lovemaking (1976)
  • Xaviera's magic mushrooms (1981)
  • The inner circle (1983)
  • Fiesta of the flesh (1984)
  • Happily hooked (1985)
  • Erotic enterprises (1985)
  • Prisoner of the firebird (1986)
  • The kiss of the serpent (1987)
  • Kind af (2001)
  • Child No More: A Memory (2002), bere amaren heriotzari buruzkoa.

Haren bizitzari buruzko filmak

  • The Life and Times of Xaviera Hollander (1974), Larry G. Spanglerrek zuzenduta.[4]
  • The Happy Hooker (1975), Lynn Redgravek zuzenduta.
  • My Pleasure is my business (1975), Al Waxmanek zuzenduta.
  • The Happy Hooker Goes Hollywood (1980)
  • Transit (1992)
  • Xaviera Hollander, the Happy Hooker : portrait of a sexual revolutionary (2008) Robert Dunlapek zuzenduta.

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.