Xavier Vinader
Xavier Vinader Sánchez (Sabadell, Bartzelona, 1947ko otsailaren 17 – Bartzelona, 2015eko apirilaren 9) kazetaria, 1978tik Grupo Zeta taldeko partaidea, Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteko lehendakaria 1993.urte arte, eta PSUC alderdiaren militantea, ezaguna egin zen Interviú aldizkarian Euskal Herrian aritzen ziren eskuin-muturreko taldeak eta hauek Espainiako poliziarekin zituzten harremanak salatzeagatik. 1979an militante horien zerrenda bat argitaratu zuen eta, handik gutxira, ETA erakundeak horietako bi hil zituen. Ondorioz, Vinader epaitua eta espetxeratua izan zen. 2007an Kataluniako Generalitateak San Jordi Gurutzea eman zion, herri horren ohore handienetarikoa.[1] 2015ean neumoniaz Bartzelonako Vall d’Hebrón ospitalean hil zen.[2]
Xavier Vinader | |||
---|---|---|---|
(2012) | |||
1990 - 1993 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sabadell, 1947ko otsailaren 17a | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Bizilekua | Sabadell | ||
Heriotza | Bartzelona, 2015eko apirilaren 9a (68 urte) | ||
Heriotza modua | : pneumonia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala | ||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | El Temps El Correo Catalán (en) (1975 - 1975) Interviú (1978 - 1998) COM Ràdio (en) (2003 - 2003) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Vinader kasua
1980ko urtarrilean ETAk Alfredo Ramos eta Jesús García hil zituen. Biak Vinader argitaratutako eskuin muturreko aktibisten zerrendan agertzen ziren. Antza denez, Vinaderrek aurretik ezagunak ziren informazioak bildu zituen baina, hala ere, heriotz horien eragile bezala auziperatua izan zen. Horrela gauzak, kazetariak penintsulatik ihes egin zuen.[3] 1981ko azaroaren 7an itzuli zen eta Audientzia Nazionalak, Ricardo Varón epailaren eskutik, errudun hartuta, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zion. Ondorioz, adierazpen askatasunaren aldeko kanpaina zabaldu zen. Azkenik, 1984an, Felipe Gonzálezen gobernuaren barkamena jaso zuen.[1] Vinader kasuak Pepe Rei kasuarekin antzekotasun handia du.
Bibliografia
- López Raimundo, lluita d'avui per un demà més lliure. José Martí Gómez eta Josep Ramonedarekin batera. Bartzelona: Laia, S.A., 1976, 142 or. Gaztelaniaz ere argitaratuta: López Raimundo. La soledad del corredor de fondo.[4]
- Operación lobo: memorias de un infiltrado en ETA. Madril: Ediciones Temas de Hoy, 1999.
- Quan els obrers van ser els amos. Una setmana de vaga general política a Sabadell el febrer de 1976. Lleida: Pagès editors, S.L., 2012. ISBN 10:8499752446.
Erreferentziak
- http://www.publico.es/politica/fallece-periodista-xavier-vinader.html
- https://web.archive.org/web/20150507050413/http://www.revistarambla.com/v1/sociedad/articulos/2842-murio-xavier-vinader-periodista
- http://elpais.com/diario/1984/01/20/sociedad/443401214_850215.html
- http://www.iberlibro.com/servlet/BookDetailsPL?bi=8074224787&searchurl=sts%3Dt%26an%3DXavier+Vinader
Kanpo loturak
- Vinaderri buruzko Aitziber Laskibarren komentarioa, Berria, 2015/04/10.⊄
- Xavier Vinaderri Donostian egindako omenaldia, Berrian jasota, Ainara Arratibel Gascon, 2015/06/20.
- (Gaztelaniaz) Vinaderri Andrea Daza Tapiak egindako elkarrizketa (2014/01/19)
- (Gaztelaniaz) Vinaderren artikuluak Rebelión aldizkari digitalean.
- (Gaztelaniaz) Revista Rambla, 2015/04/10, Xavier Vinader gerra zikinaren aurka.