Xavier Villaurrutia
Xavier Villaurrutia y González (1903ko martxoaren 27a - 1950eko abenduaren 25a) Mexikoko poeta, antzerkigile eta literatura kritikaria izan zen, bere lanik ezagunenak Autos profanos izeneko antzerki drama laburrak dira, 1953an argitaratutako Poesía y teatro completos lanean bildutakoak.
Xavier Villaurrutia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Xavier Villaurrutia González |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1903ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Mexiko |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1950eko abenduaren 25a (47 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, antzerkigilea, gidoilaria, saiakeragilea eta kontatzailea |
Kidetza | Los Contemporáneos (en) |
Genero artistikoa | saiakera olerkigintza |
Biografia
Xavier Villaurrutia Mexiko Hirian jaio zen 1903an. Escuela Nacional Preparatoria ikastetxean ikasi zuen, eta Escuela de Jurisprudencia-n ere. Garai hartan, nolabaiteko afinitatea sentitu zuen idazketarako eta horregatik bere bizitza literatura idazteari dedikatzea erabaki zuen.
1928an, Los Contemporáneos taldean sartu zen. 1935ean, Yale Unibertsitatean antzerkia ikasteko beka bat jaso zuen. 1937an Mexikora itzulita, bertako Letras de Mexico egunkarian hasi zen lanean.
Salvador Novorekin batera , Ulises aldizkaria sortu zuten 1927an.
Lorpen profesionalak
Profesionalki, Villaurrutia Mexikoko literatura aldizkarian lan egin zuen, Los Contemporáneos (literalki "Garaikideak"), 1928tik 1931ra. Villaurrutiak Mexikoko lehen antzoki esperimentala sortuko zuen gero.
Lan aipagarriak
Villaurrutiaren lan aipagarrien artean bere idazlan poetikoak daude, Reflejos 1926an eta Nocturnos 1933an hasita. Villaurrutiaren idazkera ilunagoa bihurtzen da bere ondorengo lan poetikoetan: Nostalgia de la muerte (literalki esanahia: "heriotzaren nostalgia") 1938an, eta Décima muerte (literalki "hamargarren heriotza") 1941ean. Ez dago argi aldaketa hori Bigarren Mundu Gerra ekarriko zuen Europan izandako zalaparta areagotzearen ondorioz edo, besterik gabe, Villaurrutiaren adinaren ondorioz. Villaurrutiaren obran heriotzarekiko kezkak 1941eko Invitación à la muerte antzezlanarekin heldu zen, zeinaren izenburua "Heriotzerako gonbidapena" hitzez hitz itzul daiteke. Villaurrutiak argitaratutako azken lana 1953an etorri zen hil osteko Poesía y teatro completos, bere lanen bilduma, Autos profanos antzerki drama laburrak biltzen dituena.
Inspirazioa
Xavier Villaurrutiari eragin handia egin zioten Ramón López Velarderen obrak eta baita Mexikoko beste hainbat poetak ere. Olerkari askoren eragin handia izan du, tartean Octavio Paz (bere ikaslea izan zena) eta Alí Chumacerorengan.
Oroimena
1955az geroztik, Mexikon argitaratutako literatura lanen Xavier Villaurrutia Saria dago, idazlez osatutako epaimahai batek aukeratutakoa. Sari hau Mexikoko Kultura Idazkaritza erakundeak babesten du 1991tik.
Erreferentziak
Kanpo estekak