Xavier Rubert de Ventós
Xavier Rubert de Ventós (Bartzelona, Katalunia, 1939ko irailaren 1a - ibidem, 2023ko urtarrilaren 28a) kataluniar filosofo eta politikaria izan zen.
Xavier Rubert de Ventós | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2010) | |||||||
1989ko uztailaren 25a - 1994ko uztailaren 18a Barrutia: Espainia Hautetsia: 1989 European Parliament election (en)
1986ko urtarrilaren 1a - 1989ko uztailaren 24a Barrutia: Espainia Hautetsia: Second European Parliament (en)
1982ko azaroaren 10a - 1986ko apirilaren 23a Barrutia: Bartzelona Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bartzelona, 1939ko irailaren 1a | ||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||
Lehen hizkuntza | katalana | ||||||
Heriotza | Bartzelona, 2023ko urtarrilaren 28a (83 urte) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Luisa Castro (en) (1995 - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, filosofoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta aesthetician (en) | ||||||
Lantokia(k) | Estrasburgo Brusela Madril Bartzelona eta Katalunia | ||||||
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Philosophy and science sections of the Institut d'Estudis Catalans (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Kataluniako Sozialisten Alderdia | ||||||
web.archive.org… | |||||||
Biografia
Bartzelonako Unibertsitateko estetika-irakaslea eta Unibertsitate Politeknikoko katedraduna. 1976. urtean Filosofiako Kolegioaren sorreran parte hartu zuen.
Politikan ere jardun du. Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) diputatu izan zen lehenik (1982-1986), eta Europako Legebiltzarreko kide ondoren (1987). Bere lanei dagokienez, estetika, politika eta morala izan ditu aztergai nagusiak, eta ikuspegi kritikoa erakutsi izan du beti tradizio filosofiko ortodoxoari dagokionez. El arte ensimismado (1963) eta Teoría de la sensibilidad (1968) saiakera-liburuak argitara eman zituenez gero hasi zen ospea irabazten; izan ere, lan haiek oso harrera ona izan zuten olerkari eta intelektualen aldetik, nahiz eta Rubert de Ventósek alde batera utzi zituen garai hartan Espainiako kulturan indarrean zeuden proposamen teorikoak, marxismoaren kutsua, Jean-Paul Sartreren eragina, estrukturalismoaren indarra, psikoanalisia eta, batez ere, nouvelle vague mugimenduaren lehenengo ezaugarriak.
Oso egile oparoa da, eta saiakera-liburuak ez ezik, aforismoak, egunkariak eta azterketa historikoak ere eman ditu argitara, adibidez Moral y nueva cultura (1971), zeinetan agertu baitzuen berak "beste moralari", hau da, finkatuta dagoenaz eta arrazoizkoa litzatekeenaz bestelako moralari buruzko bere ikuspegia; La estética y sus herejías (1974); De la modernidad (1980); Conocimiento, memoria, invención (1982); Ensayos sobre el desorden (1986); Europa (1987); El laberinto de la hispanidad (Espainiako Ispilu saria, 1987) eta El cortesano y su fantasma (1991).
Kataluniako komunikabide askotan parte hartzen du, eta bere lana gaztelaniara, katalanera, ingelesera eta italierara itzulia izan da.
Obra
Katalanez
- 1968 Teoría de la sensibilitat
- 1978 Ofici de Setmana Santa
- 1983 Per què filosofia
- 1987 Pensadors catalans
- 1991 El cortesà i el seu fantasma
- 1992 De filosofia
- 1993 Manies i afrodismes
- 1999 Catalunya: de la identitat a la independència
- 2004 Filosofia d'estar per casa
- 2006 Teoría de la sensibilitat nacionalista
Gaztelaniaz
- 1963 El arte ensimismado
- 1969 Teoría de la sensibilidad (itzulpena)
- 1971 Moral y nueva cultura
- 1973 Utopías de la sensualidad y métodos del sentido
- 1974 La estética y sus herejías
- 1975 Ensayos sobre el desorden
- 1979 Oficio de Semana Santa (itzulpena)
- 1980 De la Modernidad. Ensayos de filosofía crítica
- 1984 Filosofía y/o Política
- 1984 Las metopías: metodologías y métodos de nuestro tiempo
- 1986 Europa y otros ensayos
- 1986 Moral
- 1987 El Laberinto de la Hispanidad
- 1990 ¿Porqué filosofía? (itzulpena)
- 1991 El cortesano y su fantasma (itzulpena)
- 1993 Manías, amores y otros oficios
- 1994 Nacionalismos. El laberinto de la identidad
- 1996 Ética sin atributos
- 1998 Crítica de la modernidad
- 1999 De la identidad a la independencia (itzulpena)
- 2000 Dios, entre otros inconvenientes
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.