Xavier Herbert

Xavier Herbert (Geraldton, Mendebaldeko Australia, 1901eko maiatzaren 15aAlice Springs, Ipar Lurraldea, 1984ko azaroaren 10a) australiar idazlea izan zen.

Xavier Herbert

Bizitza
JaiotzaGeraldton (en) Itzuli, 1901eko maiatzaren 15a
Herrialdea Australia
HeriotzaAlice Springs, 1984ko azaroaren 10a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea
Jasotako sariak

Amy Victoria Scammell eta Francis Herbert galestarren semea izan zen. Lehen lana hamalau urterekin egin zuen, farmazia batean. Farmazia ikasi zuen Perth Technical Collegen. 1935ean Melbourneko Unibertsitatean izena eman zuen medikuntza ikasteko. Han hasi zen aldizkari eta egunkarietan istorio laburrak argitaratzen.

1938an Capricornia eleberria argitaratu zuen, Darwinen aborigenen babesle gisa izandako esperientzietan oinarrituta. 1939an Australiako Literatur Elkartearen urrezko domina irabazi zuen.

Ia ez zuen argitaratu 1940 eta 1950eko hamarkadetan. 1975ean Poor Fellow, My Country argitaratu zuen, Miles Franklin saria irabazi zuena. Australiako eleberri luzeena da.

Aborigenen defendatzailea izan zen, batez ere Queenslandekoak eta Ipar Lurraldekoak.

Lanak

Eleberrigileak

  • Capricornia 1938
  • Seven Emus 1959
  • Soldiers' Women, 1961
  • Poor Fellow My Country, 1975, Miles Franklin Saria

Ipuin bildumak

  • Larger than Life, 1966
  • South of Capricornia, 1990
  • Xavier Herbert, 1992

Ez fikzioa

  • Disturbing elements, 1963, autobiografia
  • Letters, 2002

Herberti buruzko biografiak

  • De Groen, Frances (1998), Xavier Herbert : a biography, University of Queensland Press, ISBN 978-0-7022-3069-1
  • Dunstan, Keith (1979), Ratbags, Golden Press, ISBN 978-0-85558-784-0

Kanpo estekak

Biografia
Mendebaldeko Australia
Artikulu hau Mendebaldeko Australiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.