Xavier Darasse

Xavier Darasse (Okzitaniako Tolosa, Frantzia, 1934ko irailaren 3a - ib., 1992ko azaroaren 24a) frantses musikaria izan zen.

Xavier Darasse


Parisko Kontserbatorioako zuzendari

1991ko azaroaren 1a - 1992ko azaroaren 24a
Alain Louvier (en) Itzuli - Marc-Olivier Dupin
Bizitza
JaiotzaTolosa Okzitania, 1934ko irailaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTolosa Okzitania, 1992ko azaroaren 24a (58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Toulouse Conservatory school (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Maurice Duruflé
Rolande Falcinelli (en) Itzuli
Jean Rivier
Olivier Messiaen
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorganista, musikagilea, musikologoa eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Conservatoire national supérieur de musique et de danse de Lyon (en) Itzuli
Parisko Kontserbatorioa
Toulouse Conservatory school (en) Itzuli
Mugimenduamusika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa

Musicbrainz: f050bd83-61f9-4767-a855-a8c976fc3bc2 Discogs: 1230656 Allmusic: mn0002340841 Edit the value on Wikidata

Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen organoa eta konposizioa Duruflé eta Messiaenekin. Organo-jotzaile bikaina izan zen, eta hainbat sari irabazi zituen. Organoko irakasle izan zen Tolosako Kontserbatorioan. ORTFko eta Radio Franceko musika emanaldietako arduraduna izan zen (1962-1975). Frantzian, Alemanian eta Estatu Batuetan ibili zen antzinako musika nahiz gaurkoa interpretatzen eta musikako eskolak ematen. 1976an, auto istripu baten ondorioz, eskuineko besoa galdu zuen, eta hortik aurrera konposizioari eta pedagogiari ekin zion. Lanen artean ditu: orkestra musikarako L´Instant d´après (1977, hogeita hiru haize instrumentutarako), Instants éclatés (1983) eta Instants passés (1989); ganbera musikarako Trio à cordes (1982) eta Septembre (1989); ahots musikarako À propos d´Orphée (1978), II (1984), III (1987), Romanesques (1981) eta Psaume XXXII Exultate (1985). Horiez gainera, Messe pour Montserrat meza konposatu zuen 1978an. Oscar Wilderen Dorian Grayren erretratua eleberrian oinarritutako opera bat hasi zuen, baina bukatu gabe geratu zen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.