Xarongo lautada

Xarongo lautada (hebreeraz: השרון, HaSharon; arabieraz: سهل شارون, Sahel Sharon) edo Xaron[1] (hebreeraz: שרון) Israelgo kostaldeko lautadaren iparraldeko zatia da. Netanya du bere hiri nagusia.

Xarongo lautada
Motaordoki
Geografia
Map
Koordenatuak32°17′00″N 34°55′00″E
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaErdialdeko barrutia

Ekialdetik mendebalderaino 15 kilometro ditu eta lautada Mediterraneo itsasoaren eta Samariako muinoen artean dago. Hegoaldetik iparralderaino, berriz, 90 kilometro ditu. Haifatik eta Karmel menditik, iparraldean, Yarkon ibairaino hedatzen da, hegoaldean, egungo Tel Aviv hiriaren mugan. Lautadaren zati batzuk Haifa eta Tel Aviveko barrutietan daude. 2008an Xarongo ordokia 1.131.600 lagunen etxea zen, horietatik 965.300 (%85,3) juduak ziren eta 166.300 (% 14,6) arabiarrak.

Xarongo ordokia Biblian agertzen da, "Xaron zelaiko lore" (Kt 2:1) enigmatikoaren erreferentzia ospetsua barne. Antzinatean, lautada bereziki emankorra eta jendetsua zen. Etorkin sionistak XX. mendean iritsi ziren, eta kokalekuz bete zuten eskualdea.[2] 2008an, Israelgo eskualde jendetsuena zen.[3]

Hiri nagusiak

  • Netanya
  • Kfar Saba
  • Raanana
  • Herzliya
  • Hadera
  • Hod HaSharon
  • Ramat HaSharon
  • Pardes Hanna
  • Binyamina
  • Or Akiva
  • Taybe
  • Tira
  • Kalanswa

Erreferentziak

  1. 1 Kro 5:16, 1 Kro 27:29, Is 33:9, Is 35:2, Is 65:10
  2. (Ingelesez) «Sharon Plain» Bartleby.com.
  3. (Ingelesez) Encarta. Sharon Plain of Israel. .

Kanpo estekak

Geografia
Israel
Artikulu hau Israelgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.