Xapitel

Xapitela, kapitela edo orratza, dorre, kanpandorre edo eliza baten tontorrean, amaiera bezala kokatzen den arkitektura elementu bat da.

Agian Kapitel ari zinen bilatzen.
Rigako San Pedro Elizaren xapitelaren xehetasuna. Letonia

Xapitelen forma, arkitektura estilo ezberdinen araberakoa izan daiteke, piramide, kono edo erraboiltsua izan daitekeelarik eta gezi zorrotz eran amaitu, bere erabilera, gotikoan nabarmentzen delarik, non tenpluaren amaiera ikusgarria eta Jainkoaganako hurbiltzearen ikur bihurtzen diren.

Valladolideko Santa Maria de la Antiguako Elizako dorre erromanikoa errematatzen duen xapitela nabarmentzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.