Xantipa
Xantipa (antzinako grezieraz: Ξανθίππη, Xanthíppē) Sokratesen emaztea eta Lanprokles, Sofronisko eta Menexenoren hiru seme-alaben ama zen. Xantipa grezieraz "zaldi hori" esan nahi du, ξανθός xanthós ("hori") eta ἵππος híppos ("zaldia"). Berari buruz idatzitako gertaerek erakusten dute karakte eta nortasun handiko emakumea izan zela.[1]
Xantipa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, K.a. V. mendea |
Bizilekua | Antzinako Atenas |
Heriotza | K.a. IV. mendea ( urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sokrates |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
Xantiparen eta Sokratesekin izan duen harremanaren inguruko lehen eskuko iturri gutxi daude; haren izena apenas aipatzen dute Xenofontek eta Platonek Fedon elkarrizketan. Azken horretan, aipatzen da Sokratesen dizipuluek Xantipa aurkitu zutela bere semeetako bat besoetan zeramala, haren sententziaren eguneko goizean.[2] Une hartan Sokratesek hirurogeita hamar urte zituela kontuan hartuta, ondorioztatu izan da Xantipak hogeita hamar urte inguru izango zituela Sokrates hil zenean.[3]
Erreferentzia literarioak
K.o. II. mendean, Diogenes Laerziok filosofo ospetsuenen bizitzak, iritziak eta esaldiak lanean bildu zuen ondorengo mendeetan oihartzuna izango zuen pasadizoetako bat: eztabaida baten ondoren, Xantipak ur zikinez beteriko ontzia burutik behera bota omen zion Sokratesi; Horrek, lasaitasuna galdu gabe, trumoiak erauntsi bilakatzen direla erantzun omen zuen.[4]
Pizkundean, garai klasikoko pertsonaiek protagonismoa berreskuratu zutelarik, Xantia izaera txarra duen emakumearen eredu gisa erabili zen, neurri batean Sokratesengan pertsonifikatutako filosofo-idealaren kontrapeso gisa. Shakespeareren Otzandutako piztitxoan Katerina Xantipa moduko emakume edo okerrago batekin konparatua izan zen. 1. ekitaldiko 2. eszenan.
Historian zehar dikotomia matxista baten bidez eta beti Sokratesen bertuteak goraipatzeko asmoz (tenperatua, gogoetatsua, ulerkorra), Xantipa, umoregabe, suminkor eta jeloskor bezala deskribatua izan da. Horrela eraikitako arketipo matxistan, filosofoak arrazoi gorena zuen eta bere emazteak errealitate sentigarrian oinarritutako eguneroko bizitza.[5]
Iruditegia
Erreferentziak
- «Estampa socrática, Jantipa o Xantippe-Juan de Bergúa (Diálogos de Platón II)» www.apocatastasis.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
- «Plato, Phaedo, section 60a» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
- (Gaztelaniaz) Giner, Carmen Alfaro; Sánchez, Manel García; LaParra, Mónica Alamar. (2002). Actas del III y IV Seminarios de Estudios sobre la Mujer en la Antigüedad: (Valencia, 1999-2000). Universitat de València ISBN 978-84-370-5241-0. (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
- «Diogenes Laertius, Lives of Eminent Philosophers, BOOK II, Chapter 5. SOCRATES (469-399 B.C.)» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
- (Gaztelaniaz) «Homo insolitus 49: Jantipa» Óscar Fábrega 2019-01-06 (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).