Xantano

Xantanoa edo xantano-goma azukreetatik abiatuta Xanthomonas campestris bakterioak produzitutako polisakaridoa da. Elikagai-industrian asko erabiltzen da agente loditzaile, emultsionatzaile eta egonkortzaile gisa[1]. Elikagaien etiketetan E 415 osagaia gisa adierazten da.

Xantano
Konposizioapolisakarido
Erabilera
Rolaelikagai-gehigarri
Identifikatzaileak
CAS zenbakia11138-66-2
EC zenbakia234-394-2
ECHA100.031.255
CosIng80699
MeSHC002563
UNIITTV12P4NEE
Xantanoaren egitura

Erabilera

Xantanoaren kantitate txikiek, % 1aren ingurukoek, likidoen biskositatea nabarmen emendatze dute.

Elikagaietan entsaladen ongailuetan eta saltsetan usatzen da. Emultsioa egonkortzen du, nahiz eta emultsionatzailea ez den, olioa separatzea itzuriz. Partikula solidoak likidoetan esekitzea posible egiten du. Ehundura egokia ematen die jakiei, izozkiei adibidez. Halaber, irensteko arazoak dituzten pertsonen likidoak loditzeko baliatzen da. Glutenik gabeko elikagaietan haren ordez baliatzen da, glutenak emango zukeen itsasgarritasuna erdiesteko[2].

Petrolioaren industrian zulatze-likido gisa baliatzen da[3].

Kosmetikoen industrian ur-gelak prestatzeko erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. Handbook of water-soluble gums and resins. McGraw-Hill 1980 ISBN 0-07-015471-6. PMC 5676286. (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  2. (Ingelesez) Logsdon, Jason. (2027-12-11). «How to Use Xanthan Gum» Amazing Food Made Easy (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  3. «xanthan_gum» glossary.slb.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.