Xanpaina (ardoa)
Xanpaina (frantsesez champagne) Frantziako Xanpaina-Ardena eskualdean champenoise metodoaren bidez ekoiztutako apardun ardoa da. Oro har, ardo zuria izaten da, baina bada xanpain gorria ere, gehienetan mahats beltzez egina.
![](../I/Champagne_color-corrected.jpg.webp)
Xanpaina kopa bat.
Xanpainak jatorri-izendapena du; horregatik, Kataluniako Sant Sadurní d'Anoia udalerrian ekoizten hasi ziren apardun ardoari cava deitzen zaio.
Jai eta ospakizunetan kontsumitu ohi da xanpaina, eta ohikoa da auto- eta moto-lasterketen amaieran, garaileari saria ematean, neurri handiko xanpain-botila bat ematea eta bertan irekitzea. Horretaz gain, eraiki berria den itsasontzi bat lehenbizikoz itsasoratzean, haren kroskoaren aurka xanpain-botila bat apurtzeko ohitura dago.
Kanpo estekak
- Xanpainaren webgunea (Frantsesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.