Xamxi-Adad V.a

Xamxi-Adad V.a[1], Asiriako errege bat izan zen. K.a. 823tik K.a. 811 arte gobernatu zuen. Salmanasar III.aren seme eta oinordekoa izan zen.

Xamxi-Adad V.a

Asiriako errege

K.a. 824 - K.a. 811
Salmanasar III.a - Adad-nirari III.a
Babiloniako errege

K.a. 812 - K.a. 811
Baba-aha-iddina (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaK.a. IX. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. 810 ( urte)
Familia
AitaSalmanasar III.a
Ezkontidea(k)Sammu-ramat
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Kanpaina militarrak

Bere gobernuko lehen betebeharra, Ashur-dain-apla izeneko bere anaiak sustatu zuen matxinada zanpatzea izan zen, euren aita oraindik bizi zenean, oinordekotzatik kanpo utzia izan baitzen. Horretarako, Babiloniako garai horretako errege zen Marduk-zakir-shumi I.aren laguntza edo neutraltasuna erosi behar izan zuen.

Mairiko herrialdea, manear eta mediarren aurkako printze matxinoen aurkako hiru kanpaina militarren ondoren, babiloniarretaz mendekatzea erabaki zuen, bere erregealdiaren hasieran jaso zuen irainagatik. K.a. 816an, Marduk-balatsu-iqbi erregea eraso eta garaiu zuen, preso ugari harrapatu eta hauek Ninivera eramanez.

Erregealdiaren ondorioak

Bere erregealdian, Asiriak ez zuen bere aurreko erregeen erregealdian lortu zuen hainako botererik lortu, baina, gutxienez, tronuratu zenean jaso zuen krisi politiko larriari buelta eman ahal izan zion. Hil zenean, bere seme Adad-nirari III.a oraindik adin txikikoa zen, eta, beraz, erregeordetza, erregina amari suertatu zitzaion, Sammurat babiloniarrari, historiara, Semiramis bezala pasa dena, greziar elezaharren bidez.

Erreferentziak


Aurrekoa
Salmanasar III.a
Asiriako erregea
K.a. 823-K.a. 811
Ondorengoa
Adad-nirari III.a
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.