Xalbador ikastetxea
Xalbador ikastetxea edo Xalbador kolegioa Kanbon (Lapurdi) dagoen ikastola da, Seaskaren barnean sortua, lehen maila ondorengo eta lizeo aurreko kolegio (collège) mailako ikasketak eskaintzen dituena. Ipar Euskal Herrian kolegio mailan euskarazko ikasketak ematen hasi zen lehen ikastetxea izan zen.
Xalbador ikastetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Kanbo |
Koordenatuak | 43°21′29″N 1°24′25″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1983 |
Izenaren jatorria | Fernando Aire |
Webgune ofiziala | |
1969an sortu zen Seaska: hasieran, bakarrik haur txikientzako Lehen Hezkuntza eskaintzen zen, baina urtez urte eskaintza hori zabaltzen joan zen eta horrela 329 ikasle ziren Xalbador kolegioan 2016-2017 urterako, Bigarren Hezkuntzan.
2020an, Ipar Euskal Herri osoan ikasketetan eta harremanetan euskara erabiltzen zuten kolegioak lau hauek besterik ez ziren: Kanboko Xalbador, Larzabaleko Manex Erdozaintzi, Ziburuko Piarres Larzabal eta Baionako Estitxu Robles kolegioak.[1]
Historia
1983an sortu zen Iparraldeko Bigarren Hezkuntzako lehen kolegioa. Nire Pentzea etxea haren lehen egoitza izan zen. Komunitatearen (guraso, irakasle, herritar eta kanpoko laguntzaileak) boluntario lanari esker garatu zen.[2]
2013an Kanboko egoitza eraberritu egin zuten.[3]
Helburuak
Euskaraz ikastea lehen helburua da, eta ikasleak euskaldun herritar arduratsu eta parte-hartzaileak bihurtzea.
Antolaketa
2017-2018 ikasturteko datuak:
- 329 ikasle; horietarik 11 IEP egituran dira (Inklusiorako Egitura Pedagogikoa).
- 41 irakasle eta langile.
Irakaskuntza
Sei pedagogia-ildootan oinarritua da:
- zentzua ematen duena,
- ikasleen jarraipena segurtatzen duena,
- proiektu bereziak sustatzen duen xedea,
- ateraldiak,
- pedagogia aktiboa, eta
- eztabaida guneak eskaintzen dituzten pedagogiak jorratzen ditu.[4]
Erreferentziak
- Aitzin solasa | Xalbador Kolegioa. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- Renteria, Aitor. (2013-05-11). «Xalbador ikastegia, geroarekiko erronka» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- Renteria, Aitor. «Seaskak Xalbador ikastetxea inauguratu du, arraberriturik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- Pedagogia aktiboa, hezkuntza talde motibatua | Xalbador Kolegioa. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Xalbador ikastetxearen webgunea
- Seaska
- Ikastolen Elkartea
- Xalbador kolegioa Euskaldun egunkariaren hemerotekako 16 albiste (1990-2003)
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |