Xah
Xah[1], batzuetan shah ingelesaren eraginez, (persieraz: شاه, šāh, "errege") Irango erregeek jasotzen zuten titulua zen: hitza beste hizkuntza askotara iragan da. Hitza jatorriz Persiar inperioko Akemenestar garaitik dator.
Antzina, Pertsiako enperadoreak shāhān shāh ("erregeen errege") titulua jasotzen zuen eta emakumezkoek, sahbanu (persieraz, شهبانو, «erregina»); titulu hori hiru enperatrizek bakarrik erabili dute: Purandojt-ek eta Azarmidojt-ek, K.o. 630. urtean, eta Farah Dibak, Mohammad Reza Pahlavi, Irango azken shah izan zenaren emazteak, 1979ko Irango Iraultzak kargugabetua.
Sah edo sahbanu-en semeak sahzada dira (shahzada hitzetik eratorria, “shaharen semea” edo “printzea”) eta alabak, shazad ("shaharen alaba" edo "printzesa").
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.