Xaguxarra
Xaguxarra euskarazko literatura-aldizkari bat izan zen, Txema Larreak eta Josu Zabaletak 1980an sortu zutena. Donostiako Hordago argitaletxeak plazaratu zuen, liburu itxuran. Sortzezko ipuin eta poemen sinatzaile izan ziren idazle hauek: Txomin Peillen, Andolin Eguzkitza, Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionandia, Pott Bandakoak; eta Susa aldizkaritik ezagunak ziren Josu Landa, Iñaki Uria, Batxiler Zalakain eta Mikel Antza.
Xaguxarra: literatur aldizkaria | |
---|---|
Mota | euskal literatura aldizkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Donostia |
Argitaletxea | Hordago |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 2 |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | urtekaria |
Historia | |
Sortzailea | Txema Larrea, Josu Zabaleta |
Erredaktoreak | Joxe Azurmendi, Txomin Peillen, Andolin Eguskitza, Joxemari Iturralde, Joseba Sarrionandia, Josu Landa, Iñaki Uria, Batxiler Zalakain, Mikel Antza, Mikel Etxebeste, Imanol Zurutuza, Txepe, Paul Meabe |
andima.armiarma.eus/xagu/aurki.htm |
Xaguxarra-ren bigarren alea (eta azkena) 1981ean kaleratu zen, liburu formatuz hura ere. Jon Miranderi omenaldia egin zioten, bai azaleko argazkiarekin, bai hasierako idazkiekin: Joxe Azurmendiren sarrera, eta Miranderen poema batzuk. Lehen zenbakiko kolaboratzaileez gainera, hauek datoz: Mikel Etxebeste, Imanol Zurutuza, Txepetx eta Paul Meabe.
Kanpo estekak
- Xaguxarra (1980-1981), andima.armiarma.eus