Xabiertxo

Xabiertxo (izenburu osoa: Xabiertxo: umiei euskeraz irakurtzen erakusteko idatzia) irakurketarako euskal testuliburu bat da, Ixaka Lopez Mendizabal eskola-liburu egileak prestatua eta 1925 urtean lehen aldiz argitaratua. Azala nahiz irudi guztiak Jon Zabalo Txiki marrazkilariak egin zituen.

Xabiertxo irudikatzen duen puntuz egindako panpina
Xabiertxo
Xabiertxo liburuari buruzko erakusketa. Irudia Jon Zabalo Txiki ilustratzailearen azaleko marrazkian oinarritua dago.
Datuak
Idazlea (1925)
Generoaikasliburua
Jatorrizko izenburuaXabiertxo
HizkuntzaEuskara
Herrialdea EH
Artikulu hau euskarazko testuliburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».

Garaiko eskola-liburu guztietan zabalkunde handia izan zuena izan zen 1960ko hamarkadara arte behin eta berriz argitaratua izan zen. 1959 urtean bizkaierara moldatu zen Santi Onaindiaren eskutik. Kolorezko irudiz hornitua eta garai hartako euskarazko grafia erabiliz (r eta l hitzei azentu marka jarrita, besteak beste), baserrian girotutako liburua da eta Xabiertxo izeneko mutila du protagonista. Eskola-liburu abertzaletzat jo izan da eta morala, erlijiotasuna eta naturaren goraipamena ere nabarmentzen ditu.

Liburuaren azalean droste efektua ikusten da: Xabiertxo irakurtzen ari den liburua bera irudi auto-errepikakorra da, infinitura luzatzen den erreferentzia bihurkaria.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.