Xabier Saldias
Xabier Saldias Orbegozo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1951ko martxoaren 14a) euskal abeslaria da. 70eko hamarkadan Egan musika taldea sortu zuen eta 80 eta 90eko hamarkadan sekulako arrakasta izan zuen berbena talde bezala. Honez gain, 1993an Euskal Telebistako Hegan saioa aurkeztu zuen. Horren ondoren "Egan berria" taldearekin ibili zen plazaz plaza eta 2005 urtean, gutxi gorabehera, instrumentuak alde batera utzi eta gaur egun, oraindik ere Euskal Herriko plaza ezberdinetan kantari dabil beste formatu berri bati ekin ondoren bertan bi neska txertatu zituen, abeslaria eta dantzaria, eta bi instrumentu ere, teklatuak eta bateria elektronikoa.
Xabier Saldias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jose Javier Saldias Orbegozo |
Jaiotza | Azpeitia, 1951ko martxoaren 14a (73 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskografia
Xabier Saldias
- Xabier Saldias (1972)
Egan
- Hemen gaude (1985)
- Festarik festa (1986)
- Denok dantzara (1987)
- Egan (1988)
- Egan eta Lupe - Bateginik (1988)
- Erromerian (1990)
- Lehenengo lau diskoetatik (1991)
- Aurrerapena (1991)
- Nahasean (1991)
- Queen omenduz (aurrerapena) (1992)
- Queen omenduz (1992)
- Dantza eta kitto (aurrerapena) (1993)
- Dantza eta kitto (1993)
- Egan Berria (1995)
- Meta eginez (1996)
- Kanta onenak (1998)
- Lehenengo lau diskoetatik (2000)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.