Xabier Sánchez Erauskin

Xabier Sánchez Erauskin (Gasteiz, 1935eko martxoaren 7a) arabar kazetaria da.[1] Hainbat urtetan Ternuako uretan lan egin ondoren, kazetaritza ikasketak burutu eta Posible, Cuadernos para el diálogo eta Egin kazetetan egin zuen lana. Punto y Hora aldizkari zuzendaria izan zen.[2] HBko mahai nazionalean ere parte hartu zuen. Elkarri eta Herria 2000 Eliza elkarteetan ere lan egin du. Erretreta hartu aurreko azken urteetan irakasle jardun zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Xabier Sánchez Erauskin
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1935eko martxoaren 7a (89 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

1983ko apirilaren 15ean, Xabier Sanchez Erauskin kazetariari 18 hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten, Punto y Hora aldizkariko bi artikulurengatik. Bera zen hedabidearen zuzendaria, eta aurretik zeukan urtebeteko zigorrari batu zitzaion Espainiako Erregea iraintzea egotzita beste sei hilabetekoa. Artikuluan Borboiak Gernikako Juntetxera egindako bisita zuen hizpide zezenketako hizkera erabiliz, tonu umoretsuan.[3][4]

Argitaratutako lanak

Liburuak

Xabier Sánchez Erauskin aipatzen duten liburuak

  • Joxe Felix Azurmendi: (Gaztelaniaz) Xabier Sánchez Erauskin. Vida de un rebelde con causas (Xabier Sánchez Erauskin. Kausak dituen errebelde baten bizitza).[18][19][20]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.