Xabier Portugal

Joseba Xabier Portugal Arteaga (Pasaia, Gipuzkoa, 1951 - ib., 2008ko irailaren 2a) irakasle, kazetari, idazle eta alkate pasaitarra izan zen.

Xabier Portugal

Pasaiako alkatea

1987 - 1995
Bizitza
JaiotzaPasaia, 1951
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPasaia, 2008ko irailaren 2a (56/57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, irakaslea eta politikaria

Inguma: xabier-portugal-arteaga-1951-2008

Kazetari gisa aldizkari eta egunkari askotan idatzi zuen, Argian, Jakinen, Punto y Horan, Eginen, Berrian eta Garan, besteak beste. Jazz eta zinema munduan ere ezaguna zen, eta hainbat jaialditan parte hartu zuen, epaimahaikide gisa edo antolakuntza lanetan.

Historia arloan ere aritu zen, Pasaiako Historia Mintegia sortuz. Eta 2008ko otsailean Pasaia 1931-1939-Zanpatuen Oroimina liburua kaleratu zuen. Horrekin batera, Pasaiako herrigintzari oso loturik egon zen. 1987tik 1995era Gipuzkoako herri horretako alkate izan zen Herri Batasunarekin. Halaber, 1999tik 2003ra kultura zinegotzi izan zen Euskal Herritarrok plataformarekin.

Pasai Antxoko sanferminak antolatzen ere ibili ohi zen, eta 2008an jaietako Saltzero izendatu zuten.

Lanbidez, irakasle izan zen, hainbat urtetan Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolako zuzendari izanez.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.