Xabier Otaegi
Xabier Otaegi Lizarralde (Donostia, 1952ko ekainaren 21a) Donostiako kultura munduko pertsonaia garrantzitsua da. 1972 urtetik aurrera Kixki pailazoa gisa Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon pailazo taldeko kide da, ondoren 1985an Txirri, Mirri eta Txiribiton taldeko Txirri pailazoa izatera iragateko. Azken hauek Euskal Telebista katean euren asteroko saioari esker arrakasta handia lortu zuten.
Xabier Otaegi | |
---|---|
Mirri, Txiribiton eta Txirri (Xabier Otaegi) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Xabier Otaegi Lizarralde |
Jaiotza | Donostia, 1952ko ekainaren 21a (71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pailazoa |
Izengoitia(k) | Txirri eta Kixki |
1989-1991 artean Jose Ignazio Ansorenarekin batera ETB1 katean Funtzioa ikuskizun saioa ere aurkeztu zuen.
Gizarte-zientzietan graduatua, zortzi urtez Donostiako Iztunde antzerki taldean jardun zuen; Herri Irratian hiru urtez haur nahiz euskaldun berrientzako hainbat irratsaio zuzendu zituen.
Kanpo loturak
- Xabier Otaegiren biografia irakurgai. Auñamendi Eusko entziklopedia
- Xabier Otaegiri elkarrizketa. Euskaraz.net
- Xabier Otaegiri elkarrizketa. Deia.com (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.