Xabier Olaso
Xabier Olaso Bengoa (Otxandio, Bizkaia, 1964ko maiatzaren 13a - ) euskal idazlea da.
Xabier Olaso | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Otxandio, 1964ko maiatzaren 13a (59 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Gasteiz |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Biografia
Xabier Olaso Otxandion jaio zen baina hiru urte zituela Gasteizera joan zen bizitzera eta Magisteritza ikasketak egin ondoren bertako Armentia ikastolan irakasle egiten du lan[1][2]. Bere lehenengo lanak Amilamia aldizkari literarioan izan ziren.[3]
Poesia landu du batez ere: Gauaren hegalean (1996), Urtaro (1998), Ariaren hariak (1998), Datak eta posdatak (1999), Itinerarium / Azalaren memoria (2001). Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin saria irabazi du behin, eta Zumarraga-Urretxuko Udalen Iparragirre saria, hirutan.
2001ean haurrentzako asmakizun eta aho korapilo bilduma bat argitaratu zuen: Auskalo! Horren ondoren, bi poema-liburu idatzi zituen haurrentzat: Pupuan trapua (2004) eta Hotsateko basoa (2005). Horietako lehenak Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2005ean, ahozko tradizioan oinarritutako poema landuz osatua dagoen liburua da, bi ataletan banatua: "Esna irauteko poemak" eta "Lotarako kanta-kontuak"[4]. 2013an, Tximeletrak poema-liburuarekin irabazi zuen bigarrenez Euskadi Saria.[5][6]
2014 eta 2015ean, Ilargia Kulunkantari bilduman argitaratu dituen liburuei irakurleek etekina ateratzeko saioak eskaini ditu idazleak berak, Bularretik mintzora egitasmoaren barruan. Liburu horiek poemak dituzte eta kantatzeko aproposak dira: Miau, Krokodiloa, Ilargia, Bost, Zapata, Paper-txoria, Zapata, Arbola.[7]
Lanak
Poesia
Haur eta gazte literatura
Tximeletrak | |
---|---|
Fitxategi:.jpg | |
Audioa | |
Xabier Olaso, Tximeletrak liburuko Maitasuna zer den poema irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2012 |
Orrialdeak | 109 |
ISBN | 978-84-7681-758-2 |
Sariak | Euskadi Literatura Saria - Haur eta Gazte Literatura, 2013an |
- Auskalo! (2001, Pamiela)
- Pupuan trapua (2004, Pamiela)
- Hotsateko basoa (2005, Aizkorri)
- Gurarien esku-jolasa (2008, Aizkorri)
- Paulen abentura miresgarria (2011, Aizkorri)
- Tximeletrak (2012, Pamiela)
- Izeko Eli eta biok (2012, Ibaizabal)
- Txuntxurrun berdeko animalien kontakizunak (Pamiela, 2014)
- Ilargian Kulunkantari bilduma (Pamiela-Kalandraka, 2014-2015)
- Erraldoiak (Elkar, 2016)
- Nik papaita, zuk papaita: (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) (2017, Pamiela)
- Iker ikerlariaren iratzargailua (2018, Ibaizabal)
- Iker ikerlaria eta fantasia liburua (2019, Ibaizabal)
- Shan eta Shen edo bidean ikasia (2019, Ibaizabal)
Sariak
- 1995, Zumarragako eta Urretxuko III. Poesia lehiaketa, Mostarko postalak
- 1996, Zumarragako eta Urretxuko XII, Poesia lehiaketa, Gauaren magalean
- 1997, Poesiako Iparragirre Saria, Urtaro (Zumarragako eta Urretxuko Udalek banatua)
- 1997, Ernestina de Chanpourcin VIII. Poesia lehiaketa, Ariaren hariak. (Arabako Foru Aldundiak banatua)
- 1998, Poesiako Iparragirre Saria, Datak eta postadak (Zumarragako eta Urretxuko Udalek banatua)
- 2000, Poesiako Iparragirre Saria, Azalaren memoria (Zumarragako eta Urretxuko Udalek banatua)
- 2005, Euskadi Saria, Pupuan trapua
- 2013, Euskadi Saria, Tximeletrak
- 2016, Haur Literaturako Mikel Zarate Saria, Erraldoiak (Lezamako Udala eta Elkar argitaletxeak banatua)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Olaso, Xabier. (2013). «Bi hitz eta erdi» Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria (28): 28-32. ISSN 1575-8168..
- «Olaso Bengoa, Xabier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- «Premio Euskadi: Xabier Olaso Bengoa» CLIJ (192) Apirila ISSN 0214-4123..
- Lopez Gaseni, Juan Manuel; Etxaniz Erle, Xabier. (2009). «Euskal haur poesia milurte berrian» Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria (20): 25-36. ISSN 1575-8168..
- «Xabier Olaso» Galtzagorri (Noiz kontsultatua: 2017-10-06).
- «Xabier Olaso» Euskal Idazleen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2017-10-06).
- «Ilargian Kulunkantari: Xabier Olaso» Bularretik mintzora (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
- «Iruzkinak Castillo Suarez» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 48 orr..