Xabier Olano
Xabier Olano Jauregi (Altzo, Gipuzkoa, 1959ko abuztuaren 30a) gipuzkoar politikaria da.
Xabier Olano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altzo, 1959ko abuztuaren 30a (64 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu Herri Batasuna Euskal Herritarrok |
Biografia
Enpresa zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1982), ikasketak Donostiako Escuela Superior de Técnicos de Empresa (ESTE) ikastetxean eginez. Ogasun eta finantza publikoetan aditua da.
Hiruerrietan (Gipuzkoa) idazkari kontu-hartzailea izan zen 1982tik 1989ra, Usurbilgo udaleko idazkaria 1989tik 1992ra, eta udal bereko kontu-hartzailea 1992tik 2011ra. Altzoko alkatea izan zen 1987tik 1991ra. Gipuzkoako Batzar Nagusietan Batzarkidea, hiru legealdiz (Herri Batasunako batzarkidea 1991-1995 eta 1995-1999 legealdietan eta Euskal Herritarrok alderdikoa 1999-2003 legealdian).
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaria izan zen 2011tik 2015era. Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia izan zen 2015eko foru hauteskundeetan.[1][2]
Erreferentziak
- «Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia aurkeztu dugu: Xabier Olano Jauregi», EH Bildu, CC-BY-SA lizentzia
- «Xabier Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia», EiTB, 2014-10-04