Xabier Mendiguren Elizegi
Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 3a - ) euskal idazlea eta editorea da. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen.[1]
Xabier Mendiguren Elizegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Xabier Mendiguren Elizegi |
Jaiotza | Beasain, 1964ko maiatzaren 3a (59 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea UNED |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, editorea eta antzerkigilea |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lanak
Hainbat genero landu du: haur eta gazteentzako ipuinak, helduentzako ipuinak, eleberriak, eta antzerkia. Azken genero horrek zituen irakurle urriak ikusita, antzerki lanak idazteari utzi zion 1990eko hamarkadaren erdialdean. Literaturako sari ugari jaso du, hala nola: II. Telesforo Monzon Saria (antzerkia), Xabier Lizardi saria (haur literatura), Toribio Altzaga Saria (antzerkia), Bizenta Mogel Saria (ipuina), Tene Mujika saria (ipuina), Donostia Antzerki Saria (antzerkia) eta Pedro Inazio Barrutia Saria (antzerkia).
Narrazioak
- Sei ipuin amodiozko (1986, Susa)
- Hamalau (1992, Elkar)
- 16 ipuin amodiozko (2002, Susa)
- Opor ezberdinak (1995, Elkar)
- Ene dama maite horri (1996, Elkar)
- Errautsen distira (2002, Elkar)
- Bihotz gosetien Kluba (2005, Elkar)
- Arima enkoniatuak (2006, Elkar)
- Bizitza homeopatikoak (2008, Elkar)
- Vikingoen sorterrira (2010, Elkar)
- Il viaggiatore pusillanime (2011, Argia)
- Arantzak barrurantz (2014, Elkar)
- Neguko hondartzak (2017, Elkar)[2]
Nobela
Haur eta gazte literatura
- Estitxuk pirata izan nahi du (1987, Elkar)
- Negu gorriko lagun berriak (1988, Elkar)
- Tangoak ez du amaierarik (1988, Elkar)
- Joxemeren ohelikopteroa (1988, Elkar)
- Joxemeren ohelikopteroa eta kupel artomikoa (1989, Elkar)
- Joxemevski astronauta (1989, Elkar)
- Ezin da ipuinik asmatu, ala? (1989, Elkar)
- Harrika (1990, Elkar)
- Katuen matxinada (1990, Elkar)
- Puxkin (1991, Elkar)
- Joxeme eta eroen ohelikopteroa (1991, Elkar)
- Joxeme gerrara daramate (1992, Elkar)
- Ametsen kontrabandista (1992, Elkar)
- Telejoxeme (1992, Elkar)
- Patakon (1992, Elkar)
- Irakasle alu bat (1996, Elkar)
- Obsexuen kluba (1997, Elkar)
- Kanibalaren kaiolan (1998, Elkar)
- Txakurraren alaba (2000, Elkar)
- Joxeme ezkirol (1997, Elkar)
- Zergatik ez du kantatzen txantxangorriak? (1997, Elkar)
- Kosk egiten dut (2001, Elkar)
- Miss Txatarra (2007, Elkar)[4]
- Joxemeren asmazioak, Elkar (2009)[5]
- Itsasoko loti ederra, Elkar (2009)[6]
- Egun bat Petre Romanescuren bizitzan, Erein (2009)[7]
- Hiru triku, hiru truku, Elkar (2010)[8]
- Buelta bat aitontxuarekin, Elkar (2010)[9]
Antologia
- Euskal literaturaren antologia (1998, Elkar) - Ikastolen Elkartea): Koldo Izagirrerekin elkarlanean
- Ipuin bakarrak (1994, Elkar)
Antzerkia
- Kanpotarrak maisu - Kultur ministrariak ez digu errukirik (1987, Susa)
- Publikoari gorroto (1987, Euskaltzaindia) Toribio Altzaga Saria
- Pernando, bizirik hago oraindio (1989, Euskaltzaindia) Toribio Altzaga Saria
- Ankerki (1993, Elkar)
- Garai(a) da Euskadi (1993, Kutxa Fundazioa)
- Hilerri itxia (1995, Euskaltzaindia)
- Telesforo ez da Bogart (2003, Kutxa Fundazioa)
- Heroien gaua / Amodioaren ziega (2004, Artezblai)
Artikuluak
- Egunen harian (2005, Elea)
Bloga
Bloga sortu zuen Eibar.org elkartearen komunitatean 2004ko uztailean. Geroztik, hainbat izenburu izan du blog horrek: Egunen harian, Paperjalearen dieta, Normalak bagina bezala, Nire uste harroan.
Erreferentziak
- «Xabier Mendiguren Elizegi» Literaturaren Zubitegia (2009).
- Hitz Uberan 2017-09-29, 2017ko abenduaren 19an ikusia
- Ugarte Irizar, Itziar. «'Oso latza izan da' plazaratu du Xabier Mendigurenek» Berria 2023-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- Miss Txatarra «Miss Txatarra» Elkar (2007).
- «Joxemeren asmazioak» Elkar (2009).
- «Itsasoko loti ederra» Elkar (2009).
- López Gaseni, Manu. «Errealismo errumaniarra» Argia 2009-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- «Hiru triku, hiru truku» Elkar (2010).
- Elkar (2010).
Kanpo estekak
- «Xabier Mendiguren Elizegi», Literaturaren Zubitegian.
- «Xabier Mendiguren Elizegi», Euskal Literaturaren Atarian.
- Xabier Mendiguren Elizegiren bloga, Eibar.org webgunean.
- (Gaztelaniaz) Felix Ibargutxi Otermin: «Xabier Mendiguren Elizegi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Uxue ALBERDI: «Xabier Mendiguren: "Euskal Herrian ez dago argitaratu gabe geratzen den lan onik"», Argia, 2246. zenbakia, 2010-10-03.
- Elkar argitaletxea.