Xabier Madina
Xabier Madina Larizgoitia (Bilbo, 1945 – Azpeitia, 2016ko irailaren 7a) euskal abeslari eta musikaria izan zen.
Xabier Madina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1945 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Azpeitia, 2016ko irailaren 7a (70/71 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
Bilbon jaioa, 5 urteekin Azpeitira etorri zen familiarekin, eta bertan bizi beti. 1960 hamarkadaren bukaeran eta 1970ekoaren hasieran bakarlari gisa aritu zen eta disko batzuk kaleratu zituen, gaztelaniazko nahiz euskarazko kantekin.
Bere lehenengo sari garrantzitsua 1969an lortu zuen, Iruñean ospatu zen Espainiako Gabon Kanten Txapelketan, euskaraz abestuz. Victor Manuel abeslari espainiar ospetsuaren ostean geratu zen Madina, 2. postuan.
Bakarlari gisa hasi aurretik, baina, Juan Mari Lasa eta Luis Mari Galdosekin El Trio Belter hirukoan aritu zen. Ondoren, Egan taldea martxan zela, Jose Luis eta Alberto Frantzesena anaiekin, Iñaki Arenasekin eta Xabier Saldiasekin aritu zen emanaldiak egiten.[1]
1975. urtean Akelarre taldean sartu zen. Musika jarduera profesionala 1980 hamarkadaren hasieran utzi zuen.
Erreferentziak
- «Xabier Madina abeslaria hil da» Urola Kostako Hitza 2016/09/07.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |