Xabier Lasa Gorraiz
Xabier Lasa Gorraiz, literaturan Xabi Lasa, (Iruñea, 1967ko uztailaren 28a) Nafarroa Garaiko itzultzaile, politikari eta idazlea. 2007tik Berriozarko alkatea izan zen Nafarroa Bai taldearekin (2007-2011 eta 2011-2015 legealdietan); baita ere foru-parlamentaria zortzigarren legealdia, 2011tik 2015era. 2013 eta 2015 artean Aralar alderdiaren Nafarroako koordinatzailea izan zen.
Xabier Lasa Gorraiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1967ko uztailaren 28a (56 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea |
1995ean Ikasketa Erlijiosoetan eta, 2000. urtean, Teologian lizentziatu zen. Lanbideari dagokionez, Iruñeko Elizbarrutiko euskara itzultzailea eta Euskal Pastoraltza Sailaren idazkaria izan da 1996tik 2007ra. San Frantzisko Xabierkoa Teologia Ikastetxe Goreneko irakaslea izan da 2002tik 2007ra eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua 1996tik 2007ra. 2015eko abuztuan Toki Administrazioko zuzendari nagusi izendatu zuten.[1][2]
Lanak
- Ura ez baita beti gardena (2023). Lan honekin Irun Hiria saria eskuratu zuen eleberri arloan.[3] Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.
Erreferentziak
- https://www.pamplonaactual.com/articulo/navarra/xabier-lasa-nuevo-director-general-de-administracion-local/20150812131946212744.html
- http://www.nafarroa.gob.es/NR/rdonlyres/7B36772C-EC39-4888-95B4-F98D83B4751E/345551/Xabier_Lasa_EU1.pdf
- https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/ura-ez-baita-beti-gardena