Xabier Izko de la Iglesia

Xabier Izko de la Iglesia (Berango, Bizkaia, 1941eko ekainaren 7a) bizkaitar militante abertzalea izan zen. ETA erakundeko militantea zelarik, 1964. urtean atxilotu zuten lehen aldiz eta lau urte eman zituen espetxean. 1969. urtean preso hartu zuten berriro, eta Burgosko Auzian (1970eko abenduan) bi herio-zigor eman zioten, Melitón Manzanas polizia hil zuelako salaketapean. Herio-zigorra indarrik gabe utzi eta 1977. urtera arte egon zen kartzelan. Euskadiko Ezkerrako kidea izan zen 1977-1982 urteetan.

Xabier Izko de la Iglesia
Bizitza
JaiotzaBerango, 1941eko ekainaren 7a (82 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Ione Dorronsoro
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.