Xabier Gorostiaga

Xabier Gorostiaga Atxalandabaso (Bilbo, Bizkaia, 1935 Loiola, Gipuzkoa, 2003ko irailaren 14a) jesuita, irakaslea eta garapenari lotutako gaietan aditua izan zen.

Xabier Gorostiaga
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1935
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2003 (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Inguma: xabier-gorostiaga

Bizitza

Teologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Garapen Ekonomikoan lizentziaduna Cambridgeko Unibertsitatean, Filosofian lizentziaduna Mexikoko Instituto Libre de Filosofia delakoan, eta Ikasketa Klasikoetan lizentziaduna Habanako Unibertsitatean. 1958. urteaz geroztik, Erdialdeko Amerikan bizi izan zen. Hainbat urte Panaman eman ondoren, Nikaraguan lan egin zuen gobernu sandinistarekin, 1979az geroztik. 1991tik 1997ra Managuako (Nikaragua) UCA (Universidad Centroamericana) unibertsitateko errektore izan zen. CRIES (Coordinadora Regional de Investigaciones Económicas y Sociales) erakundeko arduradun ere izan zen, hala nola Latin Amerikan jesuitek kudeatzen dituzten hogeita hiru unibertsitate biltzen dituen AUSJAL elkarteko idazkari nagusi. Herri azpigaratuen aldeko lanean nabarmendu izan zen beti, eta goi-mailako aditua zen garapenari lotutako gaietan.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.