Xabier García Ramsden

Xabier García Ramsden (Bilbo, Bizkaia, 1983) euskal herritar kazetari bat da. Zazpi urtez Radio Euskadiko Ganbara saioa gidatu zuen, 2011tik 2018ra. 2016 eta 2021 bitartean ETB2ko Teleberri albistegia aurkeztu zuen. 2018tik aurrera asteburuko Teleberriren editorea ere izan zen. 2021eko apiriletik aurrera Boulevard goizeko albistegi erreferentea gidatzen du Radio Euskadin.

Xabier García Ramsden
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier García Ramsden
JaiotzaBilbo, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaAlgorta
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
(2001 - 2005) lizentzia : kazetaritza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Euskal Telebista
Radio Euskadi

Ibilbidea

Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasten hasi zen 2001ean, eta 2005ean lizentziatu zen.[1] 2003-2004 denboraldian La Burunda saioa aurkeztu zuen Radio Vitorian, unibertsitateko estudioetatik.[2] Ikasketak burutu bitartean Nafarroako Unibertsitateko Irratian (Radio UNAV) ere aritu zen, besteak beste, Aula Reservada saioan.

2004an Radio Euskadin lanean hasi zen.[3] Forum irratsaioan aritu ondoren, 2011ra arte goizeko Boulevard albistegian egin zuen lan, Dani Álvarezen ordezko gisa. 2011ko martxoan Ganbara, politika eta gaurkotasunari buruzko iluntzeko irratsaioa, zuzentzera igaro zen, Ainara Torreren lekua hartuta.[4] 2016ko ekainean Radio Euskaditik kaleratua izan zen.[5]

2016ko irailean, hainbat proba gainditu ondoren, EITBk berriz kontratatu zuen telebistan lan egiteko. 2016ko irailaren 5etik aurrera iluntzeko Teleberri albistegiaren edizioa aurkeztu zuen ETB2n.[6] Bestalde, Ganbara irratsaioko tertulia atala gidatu zuen 2016-2017 denboraldian.[7][8] 2017ko martxoan irratsaioaren 30. urteurreneko saio berezia aurkeztu zuen, Sonia Hernandorekin batera.[9][10] 2018ko ekainean utzi zuen Ganbara.[11] 2017-2018 denboraldian hainbat erreportaje aurkeztu zituen 360º saioan.[12][13]

2018-2019 denboraldian asteburuko Teleberri aurkeztera igaro zen, editore lanak ere hartuta.[14][15] Albistegiak aurkeztu zituen tartean hauteskunde saioak, politikariei elkarrizketak eta hauteskunde debateak aurkeztea ere egokitu zitzaion.[16][17] 2021ean Boulevard irratsaioko gidaria izango zela iragarri zen (Miriam Duquerekin batera), Ander Arzaken lekua hartuz.[18] Martxoaren 14an azken albistegia aurkeztu zuen ETB2n.[19] Apirilaren 12an hasi zen Boulevard aurkezten Radio Euskadin.[20]

Bizitza pertsonala

Algortan bizi da.[21] 2020an Euskaraldian parte hartu zuen, belarriprest rolean.[22]

Lanak

Irratsaioak

Urtea Saioa Emisora Oharrak
2003-2004 La Burunda Radio Vitoria Aurkezlea / editorea
2004-2011 Boulevard Radio Euskadi Editorea eta ordezko aurkezlea
2011-2017 Ganbara Radio Euskadi Zuzendaria eta aurkezlea
2021- Boulevard Radio Euskadi Zuzendaria eta aurkezlea

Telebista saioak

Urtea Saioa Katea Oharrak
2016-2018 Teleberri 2 ETB2 Aurkezlea
2017-2018 360º ETB2 Aurkezlea
2018 ¡Se acabó 2018ǃ ETB2 Gonbidatua
2018-2021 Teleberri fin de semana ETB2 Aurkezlea eta editorea

Erreferentziak

  1. García Ramsden, Xabier. Xabier García Ramsden - LinkedIn. linkedin.com.
  2. «Ganbara: 25 Años... Y Más | La Noche Despierta (2012–2013) 09/03/2012 | Radio a la carta | EITB Radios» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  3. Urkizu, Urtzi. ««Entzulea ez da inozoa, eta badaki nori sinistu, eta nori ez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  4. Lasa, Xabier. «Irratia maitatzeko erak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  5. Urkizu, Urtzi. «Gaueko 'Ganbara' irratsaioaren hiru esatariak kaleratuko dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  6. (Gaztelaniaz) «De ser despedido en un ERE de EITB a presentar el 'debate decisivo'» El Correo 2016-09-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  7. Urkizu, Urtzi. «Euskadi Irratiak eta France Bleuk 'Zubiak' egingo dituzte elkarlanean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  8. Berria. «Radio Euskadiko 'Ganbara'-k 30 urte beteko ditu gaur» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  9. (Gaztelaniaz) «'Ganbara' celebra su 30 aniversario en el Kafe Antzokia de Bilbao» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  10. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-03-19). ««Ganbara» de Radio Euskadi celebra su 30 aniversario» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  11. (Gaztelaniaz) «Xabier García Ramsden se despide de 'Ganbara' tras 7 años en antena» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  12. «ETAk mehatxatutako euskal enpresarien egoeraz, gaurko '360º' saioan» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  13. «Gürtel tramari buruzko erreportajea, gaur gauean, ETB2n» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  14. «ETBko albistegiek denboraldi berria hasi dute» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  15. Berria. «Yerai Diaz Ikaranek aurkeztuko du gaueko 'Gaur egun'» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  16. Berria. «Lehendakarigaiak eztabaidan aritu dira ETB2k antolatutako debatean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  17. (Gaztelaniaz) «Gobierno Vasco, PNV y PSE animan a EH Bildu a «seguir el ejemplo» del alcalde de Errenteria» El Diario Vasco 2017-06-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  18. Urkizu, Urtzi. «Unai Iparragirre zuzendari ETBn; Gorka Etxebeste Euskadi Irratian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  19. (Gaztelaniaz) «Xabier G. Ramsden se despide de Teleberri: "Esta noche cierro una inolvidable etapa"» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  20. (Gaztelaniaz) «Radio Euskadi renueva "Boulevard" a partir de este lunes, con Xabier García Ramsden» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  21. (Gaztelaniaz) «Xabier García Ramsden nos prepara su pintxo preferido en el Burdinola de Algorta» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  22. Euskaraldia 2020 - Xabier. (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.