Xabier Galarraga
Xabier Galarraga Aldanondo (?, ? - Bilbo, 2014ko maiatzaren 19a) gipuzkoar irakasle eta ekonomialaria izan zen.
Xabier Galarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Heriotza | Bilbo, 2014ko maiatzaren 19a |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Biografia
Ekonomia eta merkataritza zientzietako lizentzia eskuratu zuen 1969an Valladolideko Unibertsitatean. Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan ikasten jardun ondoren, EHUn egin zuen doktoregoa 1980an. 1971tik aurrera Bilboko enpresa zientzietako fakultatean jardun zuen irakasle.
Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Azterlanen zuzendaria (1981-1984) izan zen. Bestalde, EHUko ikerketa proiektuetan hartu zuen parte, bai Euskal Ekonomialarien Elkargoak edota AENAk (Aeropuertos Españoles) eginikoetan, eta bere lankidetza eskaini die hainbat erakunderi. Eusko Ikaskuntzako Gizarte eta Ekonomia Zientziak saileko lehendakaria izan da 1978tik 1980ra eta 1982tik 1984ra.
Iñaki Galarraga arkitekto eta irakaslea zuen anai.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.