Xabier Etxaniz Rojo

Xabier Etxaniz Rojo (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1971ko abenduaren 15a) euskal idazlea da, gaur egun Donostian bizi dena. Halaber, AEKko irakaslea da 1993tik, gaur egun arte.

Xabier Etxaniz Rojo

Bizitza
JaiotzaPasaia, 1971ko abenduaren 15a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 446

Bizitza

2000ko hamarkada hasieran Pasaian izeneko herri-aldizkariarekin kolaboratu zuen. 2004ko irailetik aurrera 2014arte Berria egunkariko Maratila sailean astero kolaboratzen zuen eta 2005eko irailetik 2015eko martxora arte Irutxuloko Hitzako Futbologia sailean ere. 2009-2011 urte bitartean Aizu! hilabetekarian kolaboratu zuen zutabeak idatziz. Batik bat ipuinak landu ditu, baina eleberri eta antzerki generoetan ere aritua da.

Antzerkigintzan 2012an Ramon Agirrerekin batera Carles Alberolaren jatorrizko Que tinguem sort! obra itzuli eta moldatu zuten euskarara. Urte berean TTanttakaren eskutik taularatu zen Bejondeigula! izenarekin.[1] 2013an berriz Ramon Agirrerekin elkarlanean Koka-Kola eta Barea izeneko obra idatzi zuen. 2014en Zeraingo Udalak agindutako herri antzerkia idatzi zuen Bihar biharkoak izenekoa eta 2015eko martxoak 7an taularatu zen lehenbizikoz Zeraingo elizan.

Letragintzan, Trintxerpeko danborradako martxaren letren egilea ere bada, doinua Manolo Villenak sortu zuen eta metalak Josu Elberdin, 2011ko ekainak 11ean abestu zuten lehenengoz Trintxerpen ospatzen den Musikaz Blai izeneko musika jaialdian. 2013an Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Bizipoza diskarako kolaboratu zuen Ume Alaia elkarterako Ume Alaia abestia idatziz. Ume Alaia eta Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak sortutako Bizipoza Auzolan izeneko ekimenean ere kolaboratu zuen Ume Alaia izeneko olerkiarekin 2014an.

Literatura ibilbidea

Ipuingintzan nabarmendu da batez ere, bere lehen ipuin bilduma Begiak itxi eta kitto (2000) izenekoa eta kontakizun gehienei darien ironia lotsagabea eta egunerokotasuna, esperpento bilakatzeko grina dutela erakutsi zuen.[2]

Bere bigarren liburuak ere, ildo bera jarraitu zuen baina oraingo honetan dekalogo bat osatu zuen, Hamar manamenduak (2002) izenekoa. Bertan irakurle bihozberari amorerik ematen ez dion ipuinak daude eta kontakizun guztiak Bibliako eta kristautasunezko jainko zorrotzak gizakioi eman bide zizkigun aginduekin lotura dute.[3]

Narrazio motzak idazten jarraitu arren, 2003an, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak babestutako Donostia, Opera Prima narratiba saria Aitziber Etxeberriarekin batera irabazi zuen ex-aequo: Xabier Etxaniz Rojok, Kuadro isila lanarekin eta Aitziber Etxeberria Garrok, Tango urdina eleberriarekin.[4]

Koadro isila nobelan politika badago bertan, baina ez da eleberri politikoa. Era berean, gazte garaia aipatzen da eta Etxanizi gazte garaian gertatutako gauza asko kontatzen dira, baina ez da gazteentzako eleberria. Eta "maitasuna" edo maitasun-eza egon arren ere, ez da maitasunezko eleberria.[5]

Nork bere ozeanoa, ipuin bilduma 2006an eman zen argitara. Nork bere ozeanoa izenburuko liburua osatzen duten hamaika ipuinek murgilketa egin dute pertsonaien barnekotasunean. Pertsonaiengan oinarrituriko ipuinak bildu eta aurkeztu ditu egileak. Ipuinotako pertsonaia bakoitza bere zoroak darama, edo bere erabakiak edo erabakiaren azalpenak.[6]

Fikzioa alde batera utzi eta 2008an Alberdaniaren eskutik saiakera liburua argitaratu zuen Etxanizek, Ekialdetik iritsi zen Enara. Liburu honetan bere esperientziaren berri ematen du Etxaniz Rojok. Alaba Txinan adoptatu zuten, eta hark etorkizunean egingo dituen galderei erantzun nahi izan die idazleak.[7]

2010an Txatartegirako ipuinak-ekin ipuingintzara bueltatu zen, bertan autoak, zahartzaroa eta borroka armatua tartekatuta, tonu griseko bederatzi istorio proposatzen ditu. Euren artean ezberdinak izan arren, denek partekatzen dute ezaugarri bat, bertan topa daitezkeen elementuak: autoak, zahartzaroa eta borroka armatua. Liburu honetako txatartegia zahartzaroa eta heriotzaren metafora dira.[8]

Sirena-hotsak (2013) argitaratu zuen hurrengo ipuin bilduman ere, Etxanizek gogoko dituen gai horien inguruan idatzi zuen. Lau bidaia, iragana eta orainean barna. Maitasuna, helduen arteko maitasuna, euskal gatazka eta hirugarren adinekoen gorabeherak.[9]

Lanak

Narrazioa

Eleberria

Kronika

Antzerkia

Itzulpena

  • Bejondeigula (2012, TTanttaka)

Abestia, olerkia

  • Aupa Trintxerpe, letrak (2011)
  • Ume Alaia, letrak (2013)
  • Ume Alaia, olerkia (2014)

Sariak

  • 1996an, II Pasaia udal Euskaltegiko Ipuin Lehiaketa, ... eta begiak itxi ipuinarengatik.
  • 1997an, III Kimetz Kontaketa Lehiaketa, Larruzko kutxa beltz bat ipuinarengatik.[10]
  • 1997an, Tene Mujika Lehiaketa 2. saria, Tabakoa txarra da osasunerako ipuinarengatik.[11]
  • 1998an, Tene Mujika Lehiaketa 3. saria, Ezkontza ipuinarengatik.
  • 1998an, XV, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan akzesit, Burua lehertu zitzaigunekoa ipuinarengatik.[12]
  • 2000an, Azken Agurra testamentu Lehiaketa To... ipuinarengatik.
  • 2001ean, XIX Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa, Gorputza, eskuak eta bihotza ipuinarengatik.
  • 2003an, Erein-Euskadiko Kutxa Donostia, Opera-Prima Literatur Saria, Koadro isila nobelarengatik.
  • 2004an, III Sarean Kontari Ipuin Lehiaketa 3. saria.
  • 2004an, XVI. Petri Atarrabiako Literatur Sariketa, Medikuaren alaba ipuinarengatik.[13]
  • 2007an, XIX. Petri Atarrabiako Literatur Sariketa, Zure hirurogeita bigarren urtebetetzea ipuinarengatik.
  • 2007an, Iparragirre Saria Narratiba Euskaraz, Prakaestu, makilatxo eta zakilontxo ipuinarengatik.
  • 2009an, XXXVII Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketa, Atrezzoari begira ipuinarengatik.
  • 2011an, XXVII Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa, Hogeita hamaika egun Londresen ipuinarengatik.
  • 2012an, Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketa Saria, Akelarreak ipuinarengatik.

Erreferentziak

  1. Bejondeigula! fitxa. (Noiz kontsultatua: 2018-05-21).
  2. Epaltza, Aingeru. Idatzita ez dagoena irakurtzen denean. (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  3. Iparragirre, Pilar. Xabier Etxaniz: oso gustura aurkitzen naiz ipuingintzan. (Noiz kontsultatua: 2018-05-21).
  4. Euskararen Donostia. (Noiz kontsultatua: 2018-05-21).
  5. Iparragirre, Pilar. (Noiz kontsultatua: 2018-05-23).
  6. Kortazar, Jon. «Bakoitzak bere zoroa» El Pais (Noiz kontsultatua: 2015-05-23).
  7. Ekialdetik iritsi zen Enara. (Noiz kontsultatua: 2015-05-23).
  8. Larretxea, O.. «Aurrerapausoa eman dut, libururako propio idatzitako istorioak direlako» Gara (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  9. Zabala, Estitxu. Kontatzen dizkidaten gauza batzuk gorde egiten ditut eta hortik sortzen ditut istorioak. (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  10. (PDF) Kimetz Lehiaketako sari banaketa. (Noiz kontsultatua: 2020/02/25).
  11. (PDF) BIdegileak: Tene Mujika. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  12. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Gabriel Aresti ipuin lehiaketa. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  13. Xabier Etxaniz Rojok Pedro Atarrabia ipuin saria irabazi du. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabier Etxaniz Rojo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.