Xabier Erkizia
Xabier Erkizia Martikorena (Lesaka, Nafarroa, 1975eko urriaren 27a - ) musikagile, komunikatzaile eta dokumentalgile euskalduna da.
Xabier Erkizia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Xabier Erkizia Martikorena |
Jaiotza | Lesaka, 1975eko urriaren 27a (48 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irrati-esataria, artista eta ekoizlea |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Ornitorrinkus |
Formakuntza eta kazetaritza
Irrati-telebista ikasketak egin zituen Bilbon. Ordurako Xorroxin Irratian eta Bilboko Irola Irala Irratian musikari buruzko saioak egin zituen eta El Tubo edo Entzun bezalako idatzizko zenbait komunikabidetan zeregin berean jarraitu zuen. Horrez gain Napartheid komiki aldizkarian ere argitaratu zituen zenbait komiki.
Ikasketak amaituta, Ttipi-Ttapa Telebistan hasi zen lanean. Kazetaritzaren alorrean Euskadi Irratiako Arratsean saioan eta Berria egunkarian erregularki parte hartu du.
Musika
2002an musikari emanda bizitzea erabaki zuen. Ordutik, musika elektronikoa ezagutu du, nazioarteko musikariekin harremanak estutu ditu, ERTZ jaialdiaren sortzaile eta zuzendarietako bat da, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko zuzendari izan zen (2002-2014) eta Euskal Herriko soinu-mapa osatzen ari da. Horrez gain zinemarako, dantzarako edo antzerkirako soinu bandak konposatu ditu. Aldiberean soinu-artearen alorrean hainbat egitasmo, erakusketa, instalazio eta bestelako emanaldi egin eta antolatu izan ditu munduko hainbat herrialdetan.
2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Maialen Lujanbiorekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez. "Ornitorrinkus" diska-liburua izan zen proiektuaren emaitzetako bat.[1]
Lujanbio bertsolariarekin beste proiektu batzuk ere landu ditu, 2011an "Txori Mugariak" irrati performancea eta 2013eko udan, "Hegi, Egia, Egiak" proiektua.[2]
2018an Afoniak aurkeztu zuen Literaktum jaialdian. Proiektu hau Arantxa Iturbe eta Luca Rullorekin batera egin zuen eta oinarrian Idazlezainek Wikipediarako grabatutako idazleen ahotsak ditu.[3]
Ikus-entzunezkoak
Dokumentalak
Soinu-bandak
Hainbat film eta ikus-entzunezkoren soinu-bandetan ere lan egin du, zerrenda luzea da.
Ikus, gainera
- Dokumentalak Euskal Herrian
- Zerrenda:Euskal Herriko egungo musikariak
Erreferentziak
- «"Saiatu gara bertsoak dauzkan balio berezkoenak mantentzen"» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Maialen Lujanbio - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
- Literaktum. «Afoniak, Xabier Erkizia, Arantxa Iturbe, Luca Rullo - Literaktum» www.literaktum.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- «Bost mila urteko bidaia gurdien negarraren arrastoari segika» Irene Elorza @Zinemaldiaren egunkaria.
Kanpo estekak
- Xabi Erkiziaren webgune nagusia.
- Elkarrizketa Xabi Erkiziari Argia astekarian.
- ERTZ elkartea
- SOINUMAPA, Euskal herriko soinuen mapa
- AUDIOLAB elkartea