Xabier Crehuet
Xabier Crehuet Lisarri kantautore eta musikari ordiziarra da. Estiloei dagokionez, pop, folk eta country estilo intimista batean sailkatzen dute. Bakarka jo ohi du betiere formatu akustikoan. Lehen hezkuntzako ingeles irakaslea da.
Xabier Crehuet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1993 (30/31 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikaria |
Genero artistikoa | egile abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Bere lehen kontzertua 2016an eman zuen Ordiziako gaztetxean. Kontzertu gutxi batzuen ondoren, 2018an lehenengo diskoa kaleratu zuen, Izaki Primitiboak deiturikoa.
2019ko irailean, Gautar izeneko bigarren proiektuari eman zion hasiera album berriko bi abesti single moduan kaleratuz. Geroztik, beste kantak epeka publikatzen joan dira 2020ko abendura arte, non lan osoa kaleratu duen. Kanta independenteak biltzen dituen bilduma da hau.
2021ean Ekaitz Goikoetxea eta Aingeru Mayorrekin batera Popatik taldea sortu zuen eta 2022an atera zuen aurreneko diskoa.
Diskografia
Bakarka
- Izaki primitiboak (2018, autoekoizpena)[1]
- Gautar (2020, autoekoizpena)
Popatik
- Maitatzeari... (2022, autoekoizpena)[2]
Erreferentzia
- Izaki primitiboak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- «Maitatzeari...» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).