Xabier Borboi-Parmakoa
Xabier Borboi Parmakoa (gaztelaniaz: Francisco Javier Carlos María de Borbón-Parma y Braganza) (Lucca, Italia, 1889ko maiatzaren 25a - Zizers, Suitza, 1977ko maiatzaren 7a) karlisten tronurako hautagai izan zen; haren jarraitzaileen artean Xabier I.a zen. Militar frankisten estatu kolpean lagundu zuen eta karlistak frankisten alde borrokatzeko baimena eman zuen nahiz eta Francorekiko jarrera oso aldakorra izan, batzutan oso alde, bestetan aurka. Une desberdinetan Francok Espainiatik kanporatu zuen. Xabier Borboi Karlos Hugo Borboi-Parmakoaren (1930-2010) aita izan zen. Frantziako Erresistentziarekin kolaboratu zuen eta naziek harrapatu zuten, hiltzera kondenatuz. Pétain jeneralaren laguntzari esker ez zuten hil baina espetxe eta kontzentrazio esparruak ezagutu zituen, tartean Dachau.
Xabier Borboi-Parmakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Camaiore, 1889ko maiatzaren 25a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1889ko maiatzaren 25a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1977ko maiatzaren 7a) |
Heriotza | Zizers, 1977ko maiatzaren 7a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Solesmesko abadia |
Familia | |
Aita | Roberto I.a Borboi Parmakoa |
Ama | Infanta Maria Antonia of Portugal |
Ezkontidea(k) | Madeleine de Bourbon (en) (1927ko azaroaren 12a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Borboi Parma etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |