Xabier Berasaluze
Xabier Berasaluze "Leturia" (Villabona, Gipuzkoa, 1954) pandero jotzailea da, Tapia eta Leturia trikiti bikoteko kidea. Korrontzi taldearekin ere jotzen du. Ogibidez, Kutxabankeko langilea izan zen, 2016an erretiratu zen arte.
Xabier Berasaluze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villabona-Amasa, 1954 (69/70 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Izengoitia(k) | Leturia |
Musika instrumentua | panderoa |
1954an Billabonako Leturia baserrian jaio zen. Hiru urterekin pianoa eta solfeoa ikasten hasi zen. 1984az geroztik Joseba Tapia trikitilariarekin jotzen du Tapia eta Leturia musika taldean. 2016an, Kutxabankeko lanpostutik erretiroa hartu eta gero, Korrontzi taldearekin ere jotzen du, baina Euskal Herrian edo Euskal Herritik hurbil egiten dituzten emanaldietan soilik.[1]
Erreferentziak
- «Xabier Berasaluze, 'Leturia'», Berria, 2016-09-11.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.