Xabier Amuriza

Xabier Cruz Amuriza Zarraonaindia,[1] Xabier Amuriza izen-deiturez ezaguna[2] (Etxano, Zornotza, 1941eko maiatzaren 3a) bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du.

Xabier Amuriza


Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1986ko irailaren 30a - 1986ko urriaren 1a
Txomin Ziluaga
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Bizkaiko Batzar Nagusiakeko kide

1979ko apirilaren 28a - 1983ko maiatzaren 24a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Cruz Amuriza Zarraonaindia
JaiotzaEtxano, 1941eko maiatzaren 3a (82 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, bertsolaria, idazlea eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Autodeterminaziorako Bilgunea
Batasuna
Euskal Herritarrok
Herri Batasuna

Inguma: xabier-amuriza-zarraonaindia Literaturaren Zubitegia: 146 Musicbrainz: ad9d4073-7b43-4233-81da-2ce51348c972 Musikasten: xabier-amuriza Edit the value on Wikidata

Bizitza

Torreburu baserrian jaio zen. Sei urterekin, aitarekin, Etxanoko Azutzaganeko tabernan egin zituen lehen bertsoak jende aurrean.[4] 1965ean abade egin zen. Bertsolari moduan lehen plaza Epeltze auzoko San Antolinetan egin zuen 1966an, Gizaburuagan, Abel Muniategirekin. 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen preso Zamoran, hiru espetxealditan. Kartzelaldi horien lekukotza eman du Apaiz kartzela dokumentalean.[5] 1976an utzi zuen apaizgoa. Politika arloan urte luzez militantzian aritu da eta horrez gain, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu da eta aritzen da.

1980ko hamarkadan berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Haren hizkera (euskara batua bertsolaritzan aplikatuta), bere irudi eta metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren, ordu artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen: neurri eta doinu asko sortu zituen, ordu artekoetatik oso bestelakoak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen. Bera da urte haietako bertso eskolen eragile eta irakasle nagusia ere. Bi aldiz izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, 1980 eta 1982an.[6][7]

Bertsolaritza modernoaren abiarazle nagusia izanda ere, kritika zorrotzak ere jaso zituen, benetako bertsolaria ez zelakoan, baina denborak arrazoia eman dio eta berak abiarazi zuen aldaketak eremu berrietara eraman zuen gero bertsolaritza.[8]

1990eko hamarkadan, plazarik plazako ibilia utzi, eta bestelako formatu batzuk lantzeko ahalegina egin zuen (gai-emailerik gabeko saioak bultzatu zituen). Gaur egun, formatu horietan ibiltzen da gehien.

« Neurriz eta errimaz

kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza

 »

Xabier Amuriza[9][10]

1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian zazpi finalistaː Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Jon Lopategi Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, eta Andoni Egaña. Jon Sarasua falta da, aurrean kantatzen zegoen une horretan. Lizaso izango zen txapelduna urte hartan.

Txapelketak

Idazlanak

Bertsolaritza

Bertsoa plazaratu eta bertsolaritza hedatzeko era asko frogatu ditu, eta askotan aitzindari izan da: herriz herri bertso jarrien emanaldia (1978-1981), Larehun herri, mila bertso berri argitalpenaren oinarri izango zena; saio integrala bezala bataiatua (1996?-1998?); Xalbador bat-bateko mirakulua (1999); Lazkao-txiki bat-bateko sorgina (1999)....

Bertsolaritzari iraultza ekarri zion 1981-1982an bere trilojiarekin (Hitzaren kirol nazionala. 1981; Hiztegi errimatua. 1981; Zu ere bertsolari. 1982): "berezkoa"ren mitoa hautsi zuen, bertsoa eskuragarri bihurtu zuen "zu ere bertsolari" esanaz eta bertsoaren barruak azaleratuz. Bertsolaritzaren aro berria erakarri zuela esan ohi da. 1980ko hamarkadako helduen bertso-eskola mugimenduaren sortzaile eta eragile nagusitzat har daiteke. Bat-batean txapelduna (1980 , 1982), bertso-jartzaile maisua, bertsoaren barne egitura ordura arte beste inork ez bezala aztertu eta agertu dituena, bertsolari eta bertsozale askoren eredu ... Bertsolaritza modernoak izan duen figura nabarmenetakoena, erraustezina, ezpairik gabe.

  • Laurehun herri, mila bertso berri (1982, AEK-Elkar).
  • Harri eta irri (1985, Elkar).

Biografia

  • Enaz banaz, autobiografia (1999, AEK - Bertsozale Elkartea).
  • Vulkanoren atzamarrak: Rufino Arrola (2002, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea).

Itzulpena

  • 2005. Analak eta historiak II. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[11]
  • 2003. Analak eta historiak I. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[12]
  • 2001. Gauzen izaeraz KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[13]
  • 1993. Askatasunetik iheska. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[14]
  • 1993. Giza ezagutzari buruzko ikerketa. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[15]
  • Bai mundu berria (1971, Kriselu-Lur). Jatorrizko testuaren egilea: Aldous Huxley.
Dragoi bola marrazki bizidunen itzultzailea izan zen hasieran.

Dragoi-bola marrazki bizidunen itzulpena Xabier Amurizak egin zuen hasierako urteetan, ehundaka atal itzuli ere. Maila altuko itzulpena landu zuela esaten zen, baita garaiko gazteen artean euskararen hedapenean asko lagundu zuela ere.[16]

Narrazioa

  • Agur sagar beltzaran (2001, Bertsolari).

Eleberria

  • Xabier Amuriza eta Etxenike (BTN, 2009)
    Hil ala bizi (1983, Elkar).
  • Oromenderrieta (1984, Elkar).
  • Emea (1985, Elkar).
  • Joan ziren zikloa:
  1. Dinosauroak horizontean (2007, Xabier Amuriza).
  2. Orain ezin naiz hil (2008, Interneten eskuragai).
  3. Olatu bat kuartelen gainetik (2009, Lanku).
  • Neska bat leku inposiblean (2018, Elkar)
  • Uharte bat Venusen (2021, Erroteta)[17]

Poesia

Saiakera

  • Zu ere bertsolari (1982, Elkar).
  • Bertsolaritzaren historia (1996, Orain).
  • Euskara Batuaren bigarren jaiotza. Osoa, leihakorra, nazionala (2010, Lanku)
  • Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (2012, Lanku)

Mendebalde argitaletxearekin bost liburu argitaratu zituen beste hamabost egilerekin.

Kazetaritza

Egin egunkariaren hasierako urteetan egunero ateratzen zituen azken aurreko orrialdean euskara errazaz idatzitako lau artikulu, Semaforo gorria atalean, bakoitza euskara ikasteko zailtasun-maila desberdin batean.[30]

Diskografia

Euskal Unibertsitateko koplak hantatzen UEUren 50. urteurrenean (2022-09-21)

Xabier Amurizaren olerkiak hainbat abesti herrikoiren letra izan dira:

Argitaratutako diskoak hauek dira:

Bertsolari irakasle

Udako Euskal Unibertsitatean

1981. urteko UEUko udako ikastaroetan hasi zen bertsolaritza irakasten, 1999ra arte, Iruñean, besteak beste, Jon Lopategiren laguntzarekin. Urte haietan Bertsolari Txapelketako txapelduna eta txapeldunordea ziren. Dinamizatzaile izan zen UEUko bertsolaritza sailean. Iruñeko Larraona ikastetxean 18 hitzaldi eta lau ikastaro eman zituen 1981tik 1999era bitarte. Horien artean ikastaro hauek:[42][43]

  • 2013: Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Mintegia.
  • 1983: Bertsolaritzaren ezagutza
  • 1982: Bertsolaritzaren historia, izatea, teknika eta errima
  • 1981: Bertsolaritza: historia, izatea, azala-forma eta errima.

Sariak

  • 2019: Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Bertsolaritzan eragindako "iraultzarengatik" eta literaturan, itzulpengintzan eta euskaran egindako lanarengatik.[44]
  • 2020: Lauaxeta saria[45] Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen sari hau 2005ean Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan interes ekonomikorik gabeko lana egin duten pertsona edo erakundeei Jendaurreko aitorpena egiteko

Erreferentziak

  1. Xabier Amurizaren legebiltzarkide fitxa.
  2. Abizena Amuriza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Amuritza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  3. Amuriza, Xabier. «Umetan lotsa bertsoak kantatzeko» ahotsak.eus (Ahotsak.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  4. Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea, Xenpelar. «Xabier Amuriza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  5. Sarasola, Ainhoa. «'Apaiz kartzela', abadeen borrokaren kronika» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  6. Acheritogaray. (2009). Xabier Amuriza (1980ko txapelduna. Aitari 3 bertso sortzeko prozesua). Youtube (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  7. Xabier Amuriza, Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea bigarrenez. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  8. Zabala, Juan Luis. (2019). «Xabier Amuriza ia-ia K.O. utzi nuenekoa» Inon izatekotan (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  9. Karrera Ugarte, Oskia. (2020). Bertsoak argazkitan. , 40 or. ISBN 9788409-25368-5..
  10. Karrera Ugarte, Oskia 1969-. (L.G. 2020). Bertsoak argazkitan / [argazkiak Oskia Karrera ; azken mendeetako 75 bertso nagusiki Aintzane Irazustak hautatuak ; hitzaurreak Xabier Amuriza eta Alaia Martin ; [Xalbador...(et al.)]. ] Oskia Karrera Ugarte, ISBN 978-84-09-25368-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  11. Amuriza Zarraonaindia, Xabier. (2005). Analak eta historiak II. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  12. Kaltzada Ugalde (1935-2017), Julen; Zarraonaindia, Xabier Amuriza. (2004). Analak eta historiak I. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  13. Kaltzada Ugalde (1935-2017), Julen; Zarraonaindia, Xabier Amuriza. (2001). Gauzen izaeraz. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  14. Gabikagojeaskoa Mentxaka, Alberto; Zarraonaindia, Xabier Amuriza. (1993). Askatasunetik iheska. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  15. Gabikagojeaskoa Mentxaka, Alberto; Zarraonaindia, Xabier Amuriza. (1993). Giza ezagutzari buruzko ikerketa. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  16. Fernandez, Harri. (2019-02-01). «“Ukaezina da ‘Dragoi Bola’k gazteen artean euskara sustatu zuela”. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  17. Ugarte Irizar, Itziar. «'Uharte bat Venusen' eman du Xabier Amurizak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  18. Ikusgela. (2022-10-05). Elbira Zipitria (Ira) eguneratuak euskal literaturaren mugarri nagusiak errepasatzen ditu bideo-sail honetan. Lehen atalean Bernart Etxepare eta XVI. mendeko literatura azalduko dizkigu.. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  19. «Xabier Amurizak 'Etxepare, jalgi hadi batura' liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen» KULTUR SHAREA 2022-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  20. Berbak hariz josten : XV. jardunaldiak. Mendebalde Kultura Alkartea 2011 ISBN 9788492413768. PMC 920265186. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  21. Pagola Urteaga, Juan Jose; Beobide, Angel Larrea; Zendoia, Ignazio Arregi; Loyarte, Patziku Perurena; Barrenetxea, Jacinto Iturbe; Ormaetxea, Pello Esnal; Abasolo, Karlos Cid; Jauregi, Joseba Butron et al.. (2011). Berbak hariz josten. MENDEBALDE arg ISBN 9788492413768. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  22. Ahozkotasuna aztergai. Mendebalde Kultura Alkartea 2003 ISBN 8493188239. PMC 433370250. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  23. Urmeneta Otsoa, Asisko; Garate, Maribi Unamuno; Izagirre, Juan Rekalde; Elorza, Jabier Kalzakorta; Arrieta, Juan Luis Goikoetxea; Goihartzun (1934-2008), Gotzon Garate; Terraza, Iñaki Gaminde; Iratzabal, Jean Louis Davant et al.. (2003). Ahozkotasuna aztergai. MENDEBALDE arg ISBN 9788493188238. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  24. Euskalkia eta administrazinoa : VI. Jardunaldiak. Mendebalde Euskal Kultur Alkartea 2002 ISBN 8493188220. PMC 433476154. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  25. Bilbao Eizagirre, Imanol; Martikorena, Lorentzo Zugazaga; Idoiaga, Esther Urrutia; Garate, Maribi Unamuno; Zubeldia (1930-2003), Jose Maria Satrustegi; Karrikaburu, Txomin Peillen; Galartza, J. Manuel Ormazabal; Revilla, Anjel Lobera et al.. (2002). Euskalkia eta administrazinoa. MENDEBALDE arg ISBN 9788493188221. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  26. Euskalkia eta hezkuntza. Mendebalde Euskal Kultur Alkartea 2001 ISBN 8493188212. PMC 50551611. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  27. Rekarte Barriola, Margarita; Ituarte, Alazne Petuya; Urraza, Karmele Perez; Artetxe, Fernando Olabarrieta; Munduate, Oihana; Larretxea, Julian Maia; Laco, Martta; Balanzategi, Xabier Isasi et al.. (2001). Euskalkia eta hezkuntza. MENDEBALDE arg ISBN 9788493188214. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  28. Euskalkien lekua literaturan. Mendebalde Kultur Alkartea 1999 ISBN 8460590003. PMC 432858909. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  29. Urrutia Badiola, Andres; Ibaibarriaga, Ana Urkiza; Zamalloa, Lourdes Unzueta; Garate, Maribi Unamuno; Irigoien, Iñaki Sarriugarte; Ormaetxea, Edorta Jimenez; Alda, Aingeru Epaltza Ruiz de; Bilbao (1953-2004), Andolin Eguzkitza et al.. (1999). Euskalkien lekua literaturan. MENDEBALDE arg ISBN 9788460590002. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  30. Xabier Amuriza, Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea bigarrenez. , 799. segundutik (Egin egunkarian egindako lana) or. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  31. «Oskorri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
  32. «Xabier Amurizaren kantari (Anje Duhalde, 1990)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  33. (Ingelesez) «Anje Duhalde - Xavier Amurizaren Kantari» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  34. Txantiloi:Basque Amuriza: Bizkaiko kopla zaharrak. Triki : Elkarlanean 1999 PMC 52333734. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  35. “Gogor” diskoa. Gogorkeriaren aurkako lekukotasun zuzena. : ataramiñe. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  36. (Ingelesez) «Amuriza* - Herriko plazan» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  37. NAIZ. (2014). «‘Lazkao Txiki, bat bateko sorgina’» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  38. (Gaztelaniaz) «Xabier Amuriza ofrecerá mañana en Legazpi 'Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina'» El Diario Vasco 2016-04-21 (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  39. (Ingelesez) «Xabier Amuriza - Menditik Mundura» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  40. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2000-12-18). «Xalbador, betirako» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  41. (Ingelesez) Xalbador: Bat-bateko mirakulua. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  42. «Xabier Amuriza Zarraonaindia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  43. «Xabier Amuriza Zarraonaindia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
  44. Astiz, Iñigo. «Xabier Amurizak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  45. «Xabier Amuriza, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Gatibu, Lauaxeta Ohorezko Sariak» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Xabier Amuriza


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.