Xabier Altzibar
Xabier Altzibar Aretxabaleta (Etxebarria, 1951ko abuztuaren 18a) euskaltzale, irakasle eta idazlea da, Euskaltzaindian euskaltzain urgazlea.
Xabier Altzibar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Etxebarria, 1951ko abuztuaren 18a (72 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Biografia
Etxebarrian, Bizkaian, jaio zen 1951ko abuztuaren 18an. 1989an Euskal Filologian doktoretza egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere tesia, Mogeldarrak, Astarloarrak, Prai Bartolome, Rudolf de Rijkek zuzendu zuen. Unibertsitate bereko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle titularra.[1] 1996ko martxoaren 29an euskaltzain urgazle izendatua izan zen. Euskaltzaindian batzorde hauetan aritu da: Literatura Ikerketa (1991-2007) eta Euskal Literaturaren Antologia egitasmoa (2018- ).
Obra
Bakarka
- Askatasun eguzkia baino beharrago. Julene Azpeitia Gomez (1888-1980): biografia eta obra, Andoain: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna / 978-84-945641-5-4.
- Bizkaierazko idazle klasikoak: Mogeldarrak, Astarloatarrak frai Bartolome: nortasuna, idazlanak, grafiak. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, D.L. 1992. ISBN 84-7752-067-4.
- Ipuinak / Juan Antonio Mogel [arg.] (1995)
- Amodioaren martirra / Ernest Daudet [arg.] (2013)
Elkarlanean
- Historia de la literatura vasca. Egileak: Jesús Pablo Chueca Intxusta, Joxerra Garzia Garmendia, Iñaki Aldekoa Beitia, Xabier Altzibar Aretxabaleta, Maria Jose Olaziregi Alustiza, Patri Urkizu Sarasua. UNED. ISBN 84-362-4136-3.
- Gilen Humboldt (1767-1835), Patxi Altunaeta Jose Aranarekin batera. Gasteiz: Antso Jakituna Fundazioa. 978-84-920813-3-2.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.