Xabier Agote
Xabier Agote (Donostia, 1964ko irailaren 9a) Albaola Itsas Kultur Erakundearen sortzailea izan zen 1998an eta lehendakaria da orain.[1] Batez ere hiru jarduera nagusietan aritu da eragile lanak egiten: zurezko itsasontziak egiteko teknikak berreskuratzea, euskal baleazaleek erabiltzen zituzten itsasontziak eta txalupak erreplikatzea, eta baleazale horiek Amerikako herriekin izan zituzten lankidetza-harremanak aztertzea.
Xabier Agote | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1964ko irailaren 9a (59 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Maineko unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artisaua, ontzigilea, antropologoa eta arraunlaria |
Kidetza | Albaola Itsas Kultur Erakundea Apaiza obeto (espedizioa) Elkarrekin-Together |
Ikasketak, itsasontzi-artisautza
Hamazortzi urterekin nekazaritza ikasi zuen Frantzian. Baina Euskal Herrian historian zehar zurezko ontziak eta txalupak egiteko teknologiaz kezkatuta Maine-ra (AEB) joan zen ontziak artisau moduan eraikitzen ikastera 24 urterekin. Graduatutakoan beste urtebete eman zuen Maineko iparraldean ontziola batean lanean. 32 urte zituela berak ikasi zuen Maineko The Rockland Apprenticeshop eskolatik inbitazioa luzatu zioten euskal ontzi bat egiteko, eta XIX mendeko arrantzarako euskal traineru bat eraiki zuten 1998ko urtarrila eta maiatza bitartean. Euskal Herrira ekarrita, portuz portu ibili zen trainerua 29 egunez, etapa bakoitzean herriko arraunlariekin. Orduan sortu zen Albaola elkartea, traineruaren donazioa jaso eta zainduko zuen erakunde bat sortu behar zen eta.[1]
Arraunlaria
Arraunlaria ere bada, 2001an Atlantikoa arraunean zeharkatu zuen Urko Mendiburu-rekin "Ward Evans Atlantic Rowing Challenge 2001" proban. 5.300 kilometro egin zituzten.[2]
Apaizac Obeto espedizioa
Apaizac Obeto espedizioko partaide eta buru izan zen Agote 2006an. Espedizioa 2.000 kilometroko itsas ibilbide egin zuen Quebec eta Red Bay artean XVI. mendeko txalupa eta baldintzekin. Euskal Herriko baleazaleek XVI eta XVII. mendeetan Ternuan eta San Laurendi ibaian zehar utzitako arrastoak berreskuratzea zen espedizioaren helburua.[3]
San Juan baleontzia
Albaola Elkartea 2015ean hasita XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz.[4][5][6] Hori dela eta 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen.[7][8]
Euskal baleazaleen eta Maine-ko biztanleen arteko elkarlana (Elkarrekin-Together)
Albaola eta Acadiako arkeologia zerbitzuaren artean AEBko Mainen egiten ari diren azterketekin Elkarrekin-Together film dokumentala aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian 2017an. Euskal baleazaleen eta bertako biztanleen arteko elkarlanaren historiaren peskizan ari dira Maine inguru horretan AEBen ekialdeko kostan, Ternua eta Labradortik (Kanada) oso gertu. Ikerlari euskaldunak, iparramerikarrak eta kanadarrak ari dira elkarrekin lanean.[9]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Aguirre Sorondo, Antxon. [http://www.euskonews.com/artisautza/0239zbk/artisaua_es.html Xabier Agote. Carpintero de Ribera. ] (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
- «AGOTE, Xabier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
- Maia, Jon. (2006). Apaizac Obeto. Elkar ISBN 849783433X. PMC 434025956. (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
- (Gaztelaniaz) «Xabier Agote, “Txalupak & carretas”» El blog de Roge 2017-01-30 (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
- «Sakana, haritzen lurraldea – Sakana» sakana.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
- «Albaola haritzak - Donostiako museoa - euskal itsas ondarea» Albaola (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
- (Gaztelaniaz) Gómez, Mirari. (). «La UNESCO patrocina el proyecto de la nao San Juan» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
- San Juan galeoia eraikitzen. ETB1 (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- Unanue Irureta, Maialen. «Elkarlanaren historia eta istorioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
Kanpo estekak
- The apprentices shop. AEBko Maine estatuko itsasontzien eraikuntza, eta nabegazioa lantzen duen eskola tailerra.
- San Juan galeoia eraikitzen. ETB1 (2014-02-05)