Xabier (izena)
Xabier gizonezkoen izen berezia da, euskal etorkikoa. Xabier herriaren (Nafarroa Garaia) izenetik dator, eta badirudi izenaren osagaiak etxe eta berri direla. Izenaren emakumezko aldaera Xabierra da euskaraz; aski berria da, eta ez oso erabilia.[1] Aitzitik, oso ohikoak dira Xabier izenaren Xabi, Xabiertxo, Xabitxo... aldaera txikigarri edo lagunartekoak.
- Artikulu hau gizonezko izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».
Xabierko gaztelua (Nafarroa Garaia, Euskal Herria) | ||
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Gizonezkoa | |
Esanahia | etxe berria | |
Jatorrizko eskualdea | Xabierko udalerria (Nafarroa Garaia, Euskal Herria) | |
Jatorria | Etxeberri euskal hitza | |
Antzeko izenak | Xabierra (emakumezko izena) Xabi, Xabiertxo, Txabi (txikigarriak edo lagunartekoak) | |
Izenaren eguna | Abenduaren 3a |
Izen hau Frantzisko Xabierkoak bilakatu zuen ospetsu. Latinez, garaiko idazkietan, Franciscus Xaverius ageri da izena; Nafarroa Garaiko Xabier udalerrian dagoen eta jaiotetxea zuen Xabierko gaztelutik hartu zuen izen hori santuak. Gaur egun, Euskal Herrian oso izen hedatu eta ospetsua da, bai eta munduko beste toki askotan ere: Frantzian, Espainian, Amerikan...
Beste aldaera batzuk
Gaur egungo Nafarroa Garaian eta Aragoin, hogeiren bat Xabier (Javier) edo Xabierre (Javierre) leku izen daude, eta agirietan beste hainbat idazkerarekin ere azaltzen da: Exauirre, Escabierre, Exaberre, Escaberri, Exaberre, Escabier, Escabierri, Scaberri, Scauierre, Szaberri, Exabierri, Isabier, Sabier, Xavier, eta abar.[2]
Udalerriak: Xabier, Nafarroa Garaian; Aragoin, berriz, Javierre, Javierre de Martes, Javierre del Obispo, Javierregay, Javierrelatre, eta abar.
Izen hau beste hizkuntza batzuetan
- Aragoieraz: Chabier
- Alemanez: Xaver
- Asturieraz: Xabel
- Extremadureraz: Haviel edo Habiel[erreferentzia behar]
- Frantsesez: Xavier
- Galizieraz: Xabier edo Xavier
- Gaztelaniaz: Javier
- Hungarieraz: Xavér
- Ingelesez: Xavier
- Italieraz: Saverio
- Irlanderaz: Savy
- Katalanez: Xavier
- Latinez: Xaverius
- Portugesez: Xavier
- Polonieraz: Ksawery
- Txekieraz: Xaver
Xabier izena duten pertsona ezagunak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Xabier antroponimoari buruzko argibideak.
- Auñamendi Eusko Entziklopedia: «Xabier».