Xabalina

Xabalina jaurtitzeko diseinatuta dagoen lantza bat da. Historiaurreko ehiztariek eta gerran sartuta zeuden gerlariek erabili zuten. Zeltiberiar gerlarien hilobi askotan burnizko xabalinak aurkitu izan dira, eta, Bayeuxko tapizean, gudu bat irudikatzen da, etsaiaren aurka airean jaurtitako xabalinekin. Bultzada eta indar handiagoa emateko eta jaurti ondoren berreskuratzeko, batzuk erdialdean lotzen ziren, soldaduari ere lotuta zihoan uhal batekin, latinez améntum izena hartzen zuena.

Indiarra xabalinarekin

Egun, xabalina, atletismoko proba batean erabiltzen da

Antzinako xabalina motak

  • Arpoia: Historiaurreko xabalinak ziren. Hauen muturra, makilatik erauzten zen harrapakina harrapatzen zuenean. Egun, hitz hau hortzdun muturra duen metalezko haga bati ematen zaio, arrain handiak eta baleak harrapatzeko erabiltzen dena
  • Txuzoa: Mutur indartsudun lantza laburra, besoarekin jaurtitzen zena
  • Azkona: Benabloa baino lantza arinagoa, Brontze Arotik xabalina gisa erabili izan dena
  • Framea: Gizaki baten altuera baino luzera gehiagokoa ez zen xabalina.
  • Piluma: Antzinako soldadu erromatarrek erabilitako lantzak. Euren burnizko muturra, hagatik erauzten zen etsaiarekin talka egin ondoren, eta gorputzean sartzen zitzaion.
  • Benabloa: Lantza laburra: XVI. mendean, espainiar alferezaren bereizgarria zen.

Xabalina Olinpiar Jokoetan

Egungo Olinpiar Jokoetan, Antzinateko jatorrizko Olinpiar Jokoetako probetatik, geratzen den probetako bat da xabalina jaurtiketa. Jatorrizkoetan zein egungo Olinpiar Jokoetan, proba atletiko taldeetako probetako bat da. Jatorrizko Olinpiar Jokoetan, pentatloiko proben artean zegoen. Egungoetan, dekatloi eta heptatloian. Baina, jatorrizkoetan ez bezala, egungoetan berezko proba bezala ere dago.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.