XSLT

eXtensible Stylesheet Language Transformations (XSLT) XMLn oinarritutako lengoaia da, XML fitxategiak transformatzeko balio duena.

Transformazio honetan, dokumentu orijinala ez da inolaz ere aldatzen, beronen edukian oinarrituz berri bat sortzen da. Honenbestez, XSLT da XML fitxategiak beste formatu batzuetan bilakatzeko teknologia erabiliena; esate baterako, XML fitxategi bat HTML web orrialde edo PDF dokumentu baten bilakatzea ahalbidetzen du.

XSLT estandarra, XML bezalaxe, W3Ck kudeatzen du.

Kanpo estekak

Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.