XQuery
XQuery kontsulta lengoaia bat da, XML fitxategietan kontsultak egiteko balio duena. SQLren antzekoa da semantikoki.
W3C erakundea da XQuery teknologia XSLT teknologiarekin batera kudeatzeaz arduratzen dena. XQuery lengoaiaren helburua webeko dokumentuetan erraztasun osoz kontsultak egin ahal izatea da, web dokumentuen eta datu-baseen arteko interakzioa eskaintzeko. Honi esker, XML fitxategi kolekzioak datu-baseak bailiran irakur daitezke.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) XQuery lengoaiaren definizioa W3Cren webgunean
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.