XLR
XLR konektore mota baten izena da. Seinale simetrikoekin lan egin behar denean erabili ohi da eta audio-aplikazio profesionaletan gehien erabiltzen den konektore simetrikoa da. Horretaz gain, argiztapen eszenikorako instalazioetan, DMX kontrol digitaleko seinaleak trasmititzeko konektore estandarizatua da. Cannon goitizena asko erabiltzen da, ITT/CANNON enpresa izan zelako lehenengo XLR konektoreak ekoiztu zituena.
XLR ingelesezko siglak Xternal Live Return laburtzen du. Pin kopurua zehazteko 3 zenbakia gehitu zaio, estandarizatu ondoren 4,5,6,7 eta 8 pinetako konektoreak agertu zirelako.
XLR-3ak 3 pin dauzka. Audio-seinaleekin lan egiterakoan, XLR konektorea honela konektatu ohi da Europa:
- Masa
- Jatorrizko seinalea edo fasea, puntu beroa ere deitzen dena.
- Alderanzturiko seinalea edo kontrafasea, puntu hotza ere deitzen dena.
Duela gutxi arte, 2. eta 3. pinak alderantziz erabiltzen ziren Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan. Horregatik, garrantzitsua da konektatu nahi dugun materialaren konexio estandarizatua ezagutzea, seinaleak trukatu eta faseak alderanzteko arriskua hartu gabe.
XLR akronimoaren bilakaeraren inguruko beste hipotesia bat ere bada. James H. Cannon , Cannon Electrics taldearen sortzailearen omenez, hasieran konektoreari Cannon X esaten zitzaion. Ondoren, segurtasun-mihiak gehitzerakoan (“Latch”), Cannon XL bilakatu zen. Kontaktuen inguruan kautxuzko geruza bat (“Rubber” ingelesez) txertatu zitzaien gero, XLR akronimoa osatuz. Hipotesi honen arabera, XLR izendapena ez litzateke kontaktuen pinekin erlazionatua (Rene Moris, Valparaísoko Unibertsitatea).
EIA Standard RS-297-A arauak honela deskribatzen du XLR-3 audio-seinale simetrikorako konektorea:
Pina | Funtzioa |
---|---|
1 | Masa |
2 | Polaritate normala (fasea) |
3 | Polaritate alderanztua (kontrafasea) |
Konektore emearen pinei dagokienez, ezkerrekoa 2.a da, eskubikoa 1.a eta azpikoa 3.a.
Konektore harraren pinei dagokienez, ezkerrekoa 1.a da, eskubikoa 2.a eta azpikoa 3.a.